Loatzo Musika Eskolako bandak girotu zuen jaien hasiera, herensugea ere udaletxeko fatxadan dago jaiak amaitu bitartean. A. NÚÑEZ

Irura

Festaz blai hasi dira Sanmielak

Amaia Núñez

Irura

Viernes, 22 de septiembre 2023, 21:53

Atzo arratsaldean eman zieten irurarrek hasiera San Migel jaiei. Euria ari bazen ere, giro ezin hobean hasi zituzten festak, jai-giroan murgiltzeko gogoz. Irura Moretuz elkarteko emakumeek bota zuten txupinazoa udaletxe eraberrituko balkoitik.

Publicidad

Ondoren, buruhandiak atera ziren, nahiz eta euriagatik erraldoiekin ohikoa den kalejira bertan behera geratu zen. Loatzo Musika Eskolako bandak girotu zuen jaien hasiera.

Aldi berean, Ametsa Trinketean San Migel Xare Irekien finalerdiak jokatu ziren, bai gazteen zein nagusien mailetan. Finalak hurrengo larunbatean, irailaren 30an jokatuko dira.

Gaur goizean goizetik hasiko da festa Iruran. Goizeko 09:00etan Gazte-festari hasiera emango diote plazan, eta ondoren herrian zehar kalejira egingo dute, 13:00ak arte, eta orduan, dantza-soka eskainiko dute San Migel plazan herritarren aurrean. Gainera, goiz zein arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era, haurrentzako eta gaztetxoentzako parkea egongo da ikastolako patioan.

Arratsaldean, berriz, Beldur Barik gunea egongo da plazan 17:00etatik 20:00etara, eta 18:30etik 20:30era poteo musikatua egingo da herrian zehar Zutik elektrotxarangarekin. Gaueko 23:30ean Los Zopilotes Txirriaos eta Muxutruk taldeen kontzertuak hasiko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad