Eztitxu Mujika izango da EH Bilduren udalerako zerrendaburua

Rufino Iraola
RUFINO IRAOLA ZALDIBIA.

Zaldibiako EH Bilduk osatu du 2019ko maiatzaren 26an izango diren udal hauteskundetako hautagaien zerrenda. Eztixu Mujika Mariezkurrena izango da zerrenburu; hona gainerakoak: Mikel Luloaga Aranburu 'Lulu', Unai Beloki Garmendia, Jone Garmendia Alkaiaga, Agustin Mujika Iartza 'Takolo', Jon Luloaga Aranburu, Laida Elizegi Armendariz, Xabier Irastorza Jauregi 'Berdi', Maialen Mendizabal Luluaga, Margari Eizagirre Aranburu, Jexux Mari Jauregi Beloki 'Altzo Txiki', Mila Etxeberria Arrese.

Gaur Aikur museora bisita

Gaur Beti Gazte jubilatuen elkarteak antolaturik, Urretxuko Aikur erleari buruzko museoa bisitatuko dute, «erleen bizimodu miragarria nolakoa den jakin ahal izateko».

Etxeko istripuak

Udalak antolaturik, datorren hilean, etxeko istripuetan lehen laguntza eskaintzeko ikastaroa jarriko da martxan, Cebanc zentroaren eskutik. Gaur da izena emateko azken eguna, Kultur Etxean egin behar da hori. Hogei orduko iraupena izango du ikastaroak, klaseak euskaraz emango dira.

Etxeko segurtasuna, janarien higienea, lehenengo laguntzak, ingurumenaren kalitatea, eta abar landuko dira. Informazio gehiago nahi duenak jo beza telefono honetara: 943160338.

2019ko aurrekontua

Milioi bat eta bederatziehun mila euroko aurrekontua dauka Udalak 2019 ekitaldirako, iaz baino 120.900 euro gehiago.

Udaletxe berriaren eraikuntzan eta Gurutzeta eta Urtsugoena baserrietako bideak berritzeko erabiliko da inbertsiotako partidarik handiena, oinarrizko zerbitzuen mantentze-lanetan eta hobekuntzan zerbait gastuko bada ere.