Tolosaldea
Erromeria egingo da larunbat honetan Uliko bordaren inguruanMendia inguratzen duten bost herrietatik oinez igoko dira eta festa egun guztian luzatuko da
Usadioa jarraituz, erromeria antolatu da Uliko bordan. Larunbat honetan, irailaren 20ean egingo da, Uli mendia inguratzen duten bost herrietako udalek antolatuta: Berastegi, Orexa, Lizartza, Leaburu eta Gaztelu. Festa eguerdian hasiko bada ere, herrietatik oinez igotzeko ibilaldiak antolatu dituzte. Horrela, goizeko 10:00ak aldera abiatuko dira herri bakoi-tzetik. Festa arratsaldera arte luzatuko da. Horregatik, bertan bazkaltzeko janaria eramatera gonbidatzen dute, dantzarako gogoarekin batera. Edaria antolakuntzak jarriko du.
Odol-emaileak
Odol Emaileen Berastegiko delegazioak hitzordua antolatu du gaur ostegunerako, irailaren 18rako. Odol-emateak J. A. Muñagorri eskolan egingo dira, 17:00etatik 21:00etara. Joan nahi dutenei aurrez hitzordua hartzea gomendatzen diete, 943 007 885 telefono-zenbakira deituta.
Garbitzailea
Ginmasioa eta haurreskola garbitzeko persona bat kontratatuko du Berastegiko Udalak. Kontratua urriaren 1etik apirilaren 1ra bitartean izango da, lanaldi erdiarekin. Lanpostuan interesa dutenek bihar ostirala, irailaren 19a, dute izena emateko azken eguna, Lanbideren bitartez.
Lan ordutegia astelehenetik larunbatera izango da, eta aurrez zehaztuta dago egun bakoitzeko egin beharrekoa.
Haurreskolaren garbiketa arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara egin beharko da astegunetan, eta segidan gimnasioa, 22:15ak arte. Larunbatetan gimnasioa bakarrik garbitu beharko da 19:00etik 20:15era.