Tolosaldea
Eneko Mesa, txapeldun 15 urtez azpiko Espainiako Halterofilia Txapelketan hiru dominekinUrrezko hiru domina eskuratuta itzuli zen etxera, bi denboratan eta total olinpikoan irabazita
Zizurkil
Sábado, 11 de octubre 2025, 20:43
Danok Danena taldeko Eneko Mesa gazteak Espainiako Txapelketan emaitza ezinhobeak lortu zituen joan den asteburuan urrezko hiru dominarekin itzuli baitzen etxera. Culleran (Valentzia) jokatu zen Espainiako 15 urtez azpiko txapelketan parte hartu zuen, Ekaitz Cortajarena entrenatzailearekin batera.
Publicidad
71 kiloko kategorian parte hartu zuen, 82 kilo altxa zituen abiadan, 106 kilo bi denboratan eta 188 kilo izan zen bere total olinpikoa. Jasoaldi horiek hiru urrezo dominaren jabe egin zuten: bat abiadan, bestea bi denboran eta hirugarrena total olinpikoan. Gainera, kategoria guztiak kontuan hartuta, txapelketa guztiko hirugarren markarik hoberena lortu zuen eta, hiru dominekin batera, trofeoa ere jaso zuen.
Podiumeko sari banaketan, gainerako pultsularien artean adinez gazteena izan zen Eneko, 14 urte besterik ez baititu. Oraindik ere datorren urtea gelditzen zaio 15 urtez azpikoen artean lehiatzeko. Klubeko lagunek emaitza hauengatik zoriondu dituzte biak eta etorkizun oparoa desio diote Enekori.
Atzo Danenako pultsulariek Gasteizen jokatu zen Euskadiko Junior Txapelketan parte hartu zuten. Emakumezkoetan Isabella Gonzalez, Nahia Santxez eta Kisbel Lopez izan ziren tutularrak eta ordezko bezala joan ziren Maialen Zubeldia eta Mirari Maqueda. Gizonezkoetan, berriz, Reda El Byad eta Unai Mesak parte hartu zuten, eta, ordezko bezala, Ander Rodriguez eta Sergio Gonzalez.
Trafiko mozketak
Bulandegi bideko irisgarritasuna hobetzeko lanen baitan, Fraisoroko bidegurutzean lanak egiten hasi dira. Egingo diren obren artean, tunel azpian hoditeria berria jarriko da. Lanek trafikoan eragingo dute, bai ibilgailuentzako baita oinezkoentzako ere.
Publicidad
Ibilgailuen kasuan, zenbait unetan zubi azpian txandakako pasabidea ezarriko da. Era berean, unean uneko mozketak egingo dira Fraisorora igotzeko, Danenara joateko eta Joxe Arregi plazako garajeetara sartzeko. Oinezkoei dagokionez, Pasus Berri aldeko espaloia erabili beharko da. Egarrira zein Pasusera joateko plazako sarbideak egongo dira erabilgarri. Fraisoro eta Ubareko bidegurutzeetan egingo diren lan hauek hiru aste irautea aurreikusten dute. Bukatutakoan, Pasus Berri aldeko espaloian jarraituko dute lanek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión