Borrar
Danena elkarteko txirrindularitza taldea omenduko dute bihar. DANENA K. E.

Zizurkil

Danena, Intxurre eta Tolosa B taldeek triangularra jokatuko dute ostiralean

Gainera, Danenako txirrindulari taldea eta munduko txapelduna izan berri den Eñaut Urkaregi omenduko dituzte

Amaia Núñez

Zizurkil

Asteazkena, 3 iraila 2025, 20:07

Comenta

Denboraldia hasteko, futbol triangularra antolatu du Danena Kirol Elkarteak bihar ostiralean. Futbolaz gain, ospakizun eguna izango da eta Danenako txirrindulariak ta Eñaut Urkaregi omenduko dituzte.

Partiduak hasi aurretik, 18:10ak aldera, egingo dute ekitaldia. Bertan Danenako txirrindulariek era bereziki Urkaregik egindako denboraldia nabarmenduko dituzte.

Hiru partidu jokatuko dira, lehena 18:30ean, Intxurreren eta Tolosaren artekoa; jarraian Danenakoak Intxurrekoen aurka, 19:30ean; eta, azkenik, Tolosakoen aurka jokatuko dute etxekoek, 20:30ean.

Gaur Elbarrenako txupinazoa

Gainera, gaurtik datorren asteartera arte Elbarrena auzoko jaiak ospatuko dira. Egarri tabernako kideei eskainia izango da aurtengo txupinazoa, 20:00etan. Ondoren, JunDaJo txarangak alaituko du jaien hasiera, buruhandiekin batera.

Iluntzeko 21:30ean herri afaria izango da, eta afalostea txarangak alaituko du. Goizeko 2:00etan karaokea egingo da.

Atxulondo taberna

Bestalde, irekita jarraitzen du Atxulondo taberna ustiatzeko lehiaketara aurkezteko epeak. Proposamenak datorren irailaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira 13:00ak baino lehen. Udalak bi urterako esleituko du Ostatua eta hilabeteko ordaindu beharreko kanona 300 eurokoa izango da, BEZ kanpo, lehiaketaren baitan gainetik hobetu ahal izango dena. Era berean, tabernaren kudeatzaile berriek 3.213 euroko bermea utzi beharko dute. Lizitazioa bi urterako egingo da, beste bi urterako luzatzeko aukerarekin.

Atxulondo taberna-jatetxeak 134 metro koadroko espazioa du eta 48 metro kuadroko terraza erabili dezake esklusiboki. Komunak, berriz, kultur etxearekin elkarbanatzen ditu. Instalazioak altzari eta tresneria egokitua dutela zehazten dute udaletik, «martxan hasteko prest» dagoela azpimarratuta. Interesatuek Udal Bulego Orokorrean edo https://labur.eus/atxulondokontratazioa webgunean eskura ditzakete pleguak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danena, Intxurre eta Tolosa B taldeek triangularra jokatuko dute ostiralean

Danena, Intxurre eta Tolosa B taldeek triangularra jokatuko dute ostiralean