Borrar
Sarituak Bareak elkartearen eta Udalaren ordezkariekin euren sariak jaso eta gero. Udala
Vicuña Sportentzat izan da Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako lehen saria
Beasain

Vicuña Sportentzat izan da Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako lehen saria

DV

Beasain

Viernes, 27 de diciembre 2024, 19:25

Beasaingo San Silbestre krosa gai hartuta atondutako erakusleihoak irabazle suertatu da Beasaingo Gabonetako erakusleihoen lehiaketan. Vicuña Sport kirol denda izan da lehen saria jaso duena Beasaingo udaletxean burutu den ekitaldian. Halaber, lehiaketan bozka eman duten bezeroen artean zozketatuko erosketa txekeak banatu dira eta aurten erretiroa hartu duten merkatarien aitortza egin die Udalak.

Sariak ematen Leire Artola alkatea eta Elena Ruiz zinegotzia izan dira. Amaitzear den urte honetan udal agintariek sektore honekiko babesa, gertutasuna eta laguntza mantentzen jarraitzeko borondatea berretsi dute.

Udal gobernuarentzat, tokiko ekonomia bultzatzeko eta indartzeko garrantzitsua da udalerriko denda eta saltokietan kontsumitzea. Tokiko merkataritzaren ezaugarriak balioan jarriz, gertukoa konfiantzazkoa izateaz gain arreta pertsonalizatuarekin lagunduta doa eta herri izaera indartzeko laguntzen du. Herrian kontusmitzea ezinbestekoa dela ere aipatu dute udal agintariek tokiko merkataritza indartsua izaten jarraitzeko.

Merkatari erretiratuei aitortza

Atxikimenduzko hitz hauen ondotik omenaldi eta sari ematearen txanda izan da. Lehenik 2024an erretiroa hartu duten merkatariak deitu eta oroigarri bana eman zaie. Aurtengo omenduak hauek izan dira: Asti tabernako Josu Garmendia, Josefa Lorenzo jostuna, Errotako Felipe Carmona, Larrañaga drogeriako Jose Luis Larrañaga eta Mila Aldalur eta Basakana tabernako Juanjo Lasa eta Mariaje Gonzalez.

Erakusleiho lehiaketako sarituak

Bareak elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako epaimahaia herritarren botoek eta Bareak elkarteko eta Udaleko ordezkari banak osatu dute. Edizio honetan 11 saltokik parte hartu dute eta emaitza hauxe izan da: lehenengo saria, Vicuña Sport. Bigarrengo saria, Mirari mertzeria eta hirugarren saria, Labores Otea.

Hiru sarituek garaikurra jaso dute eta denda irabazleak, urte osorako erakusleihoa apaintzeko doako zerbitzua irabazi du (4 erakusleiho, bat denboraldi bakoitzeko).

Bestalde, bozketan parte hartu duten herritarren artean egindako erosketa txekeen zozketan hauek izan dira irabazleak: 200 euroko txekea Raquel Hernándezentzat izan da. 100 eurokoa, Naia Cortarentzat eta 100 eurokoa, Jone Perezentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Vicuña Sportentzat izan da Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako lehen saria