Borrar
Muxutruk Beasaingo erromeria taldeko kideak. Arri studioa
Muxutruk taldeak Loinatz jaiei eskainitako abesti berria aurkeztuko du
Beasain

Muxutruk taldeak Loinatz jaiei eskainitako abesti berria aurkeztuko du

Erromeri taldeko kideek diotenez, «herrian betidanik jaso dugun maitasuna bueltatzeko abestia sortu dugu»

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 8 de mayo 2024, 19:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Festetan pentsatzen jarrita, beasaindarroi burura etortzen zaizkigun oroitzapen nagusiak musika eta ingurukoekin pasatzen ditugun momentu onak dira. Hori betetzeko ardura Muxutruk erromeria talde beasaindarrak hartu du duela bost urtetik hona. «Taldearen lehen pausoak Mariren jaitsiera osteko kontzertuan izan ziren. Aurten bosgarren urteurrena betetzen dugu Beasaindik kanpora ateratzen hasi ginela. Ordura arte Mariren egunean eta San Juan bezperan soilik eskaintzen genituen kontzertuak. Pandemia eta gero gorakada bat izan genuen, eta taldea nola hazi den ikusita, beasaindarrontzat horren garrantzitsua den Mariren egunari merezi duen omenaldia egitea erabaki genuen», adierazi du Maddi Otamendik, taldeko abeslariak.

Esan eta egin, taldeak 'Loinatz Jaiak' abestia plazaratu zuen pasa den asteburuan, eta ostiral honetan, estreinakoz, beasaindar guztiei eskainiko die Bideluze plazan Mariren jaitsieraren ostean eskainiko duten kontzertuan (23:00etan). «Abestian, gure festetan bereziak diren hainbat elementu sartzea erabaki genuen, danborrada, kuadrillen eguna, Beasaingo ereserkiaren zati bat, Mariren jaitsieran entzuten den 'Sua, Sua'... Herrian betidanik oso maitatuak sentitu gara, eta guretzat, jaso dugun guzti hau bueltatzeko aukera izan da abesti hau sortzea», aitortu du Julen Gorostiaga bateria joleak.

'Rantxera' dantzagarri bat

«Abestia rantxera bat da, rantxera martxoso bat. Euskal kulturan horrelako asko ditugu, eta erromerietan genero honetako abesti asko jotzen dira. Festarako kutsua duen abestia da, baina ez dugu genero 'berezi' batean kokatu nahi izan. Abestia mundu guztiarentzat dantzagarria izateko sortu dugu, adin, musika gustu eta bestelako ezberdintasun guztiak alde batera utzi eta herrikideekin gozatzeko», nabarmendu du Gorostiagak.

Muxutruk ez da bakarrik horrelako abestietan aritzen, «bertsioak egiten ditugu, eta bestelako genero askotan ere moldatzen gara. 'Loinatz Jaiak' abestiaren kasuan, benetan asmatu dugula uste dugu», dio Otamendik.

Abestia Adunako Elkar estudioan grabatu zuten, eta Victor Sánchez teknikari beasaindarra izan zuten alboan. Bere laguntza oso garrantzitsua izan zela azaldu zuten.

Maddi Otamendi, Julen Gorostiaga, Zuriñe Cipitria, David Garcia eta Beñat Iturrioz Bideluze plaza hankaz gora jartzeko prest daude jada, eta beasaindarrak gonbidatu nahi izan dituzte haiekin batera abestera: «Bihar sekulako festaz gozatuko dugula seguru gaude, eta Mariren ostean, bertaratzeko gonbitea luzatzen diogu mundu guztiari».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios