Gaurko ekitaldiak, Pergoletako frontoian eta plaza azpian
Igandea, 3 urria 2021, 00:12
45. Kilometroak izango da aurtengoa; Beasainen, Lazkaon eta Ordizian, Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek antolatuta 'Batera, bagara, bat gara' lelopean.Egitarau familiarra xumea izango da, herriko eragileekin elkarlanean antolatuta, beti osasun arauak errespetatuz.
Eguraldi euritsua iragarrita dagoenez, ekitaldiak babesean egingo dira. Beasainen Potxin eta Patxin pailazoen bi saioak, 11.00etan eta 12.30ean, plaza azpian izango dira. Bestalde, Realaren futbol tailerra eta ludoteka Gernika pasealekuko frontoian martxan jarriko da.