Las diez noticias clave de la jornada
Amezketako udalak 2023ko aurrekontuak onartu berri ditu. LOBO ALTUNA
Amezketa

Amezketako bidegorria eta energia berriztagarriak errealitate izango dira

Udalak 2023ko aurrekontuak onartu ditu, 1,6 milioi eurokoa izango delarik

AMAIA NÚÑEZ

Sábado, 31 de diciembre 2022, 00:13

Amezketako Udalak datorren urterako aurrekontuari hasierako onespena eman zion urteko azken bilkuran. Egunotan Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iradokizun eta erreklamazioetarako epea irekiko da. 2023 urterako 1.668.280 euroko aurrekontua izango du Udalak, aurtengoa iazkoa baina %20 gutxiago. Honen arrazoia da azken urteetan egitasmo nagusietakoak ziren saneamendu eta bidegorriaren gauzatzea argitu dela, egutegia finkatuz, eta aurten Udalak ez du hainbeste diru bideratu beharko proiektura.

Publicidad

Izan ere, saneamendu sarea eta Ugarterainoko bidegorria egi bihurtuko dira aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak jada bazuen proiektua berrikusi eta eguneratu ondoren. Saneamendu sarearen lanak Aldundiak egingo ditu eta Bidegorria Udalak; nahiz eta biak batera egingo diren bide bera erabilita. Egutegiko datak errespetatzen badira, lanak iraila inguruan hasiko lirateke. Udalak 270.000 euro bideratu ditu aurrekontuetan obra honetara, baina esfortzu handiena hurrengo urtean, 2024an izango dela jakinarazi dute.

Urte berrirako aurrekontuarekin bi helburu nagusi dituela argitu dute Udaletik: herriko azpiegiturak hobetzen jarraitzea eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen kalitatea mantentzea. Bidegorria eta saneamendua dira azpiegituretako lan-ildo garrantzitsuenak, baina hauetaz gain, azpimarratu dute «herriko pilotalekuak txukuntzeko 40.000 euro jaso dira eta beste horrenbeste rokodromo bat egiteko, 2022an ezin izan delako egin». Bestalde, Udalak baserri bideak konpontzeko politikarekin jarraituko du (70.000 euro), eta Aldundiarekin elkarlanean, onura publikoko mendian hobekuntzak egiten jarraituko du Goilarre programaren bidez (10.000). Azkenik, aipatu baita ere Udalak Zumadi Eskola hobetzen jarraitzen duela; aurten eguzki plakak eta gasaren azpiegitura jarri dira eta 2023an zenbait txukunketa egingo dira (8.000 euro.

Ugarterainoko bidegorrirako lanak iraila inguruan hasiko dira eta udalak 270.000 euro bideratuko ditu aurten

Zerbitzuen atalean «etxez etxeko laguntza zerbitzuak 30.000 euroko kostua du, 2022an baino bikoitza; Gazteleku, gazteri eta udako ludotekaren zerbitzuek aldiz 58.000 euroko kostua dute; urtean zehar Amezketan antolatzen diren festa eta ekitaldi kultural guztientzako 55.000 euro bideratu dira herriko kultur-eskaintza indartzeko asmoz; eta azkenik, euskararen erabilera, kirolaren sustapena eta Akelok Guraso Elkartearen jarduerak bultzatzen jarraitzen dituela, eta horietarako, ekimen eta diru-laguntza desberdinen artean 44.000 euro inguru daude xede honetarako jasota».

Pello Zabala Gunearen erabilera sustatzea da beste helburuetako bat eta horretarako 15.000 euro bideratuko dira. Horrela, urte guztira zabalduko da herriko natur- eta kultura-ondarea jasotzen dituen gune hau, aurrez hitzordua adostuta.

Publicidad

Komunitate energetikoa

Bestalde, 2022ko aurrekontuan jada aipatzen zuten Amezketan komunitate energetikoa eratzeko ideia, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta. Proiektu horren baitan, 2023an Udaletxeko eta Zumadi eskolako teilatuetan eguzki plakak jarriko dira. Gainera, urtarrilean herritarrekin bilera antolatuko da komunitate energetikoa zer den azaldu eta parte hartzeko interesa duten herritarrek izena eman dezaten.

Udalaren diru sarreren ia erdia Gipuzkoako Foru Aldundiko Udal Finantziaziorako Fondoak bermatzen du, %45a zehazki. Gainontzekoan, udal zergak %26a suposatzen dute eta administrazio publikoetako diru-laguntzek %23a. 2023rako ere ez dute mailegurik aurreikusten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad