Borrar
Maskaren ekoizpen prozesua gertutik ezagutu zuten bisitan agintariek. ARGAZKIAK NÚÑEZ

Albizturren egindako maskarak aitzindari

Gipuzkoako FFP2 maskarak egiteko lehen ekoizpen makina jarri dute Zelatun enpresan

NÚÑEZ

Albiztur.

Osteguna, 24 iraila 2020, 00:20

Comenta

Azken hilabeteetan hain beharrezko egin diren maskarak etxetik gertu egingo dituzte hemendik aurrera. Albizturko Zelatun enpresak FFP2 motako maskarak egiteko proiektua jarri du martxan, Teelmask markaren pean, Gipuzkoako bakarra. «Espainiar Estatuan ere gutxienetakoa. Beraz, proiektu aitzindaria da», baloratu zuen Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak enpresara atzo egin zuen bisitan. Imanol Lasa Ekonomia, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuarekin batera bilera egin zuen Zelatuneko zuzendaritzarekin eta ondoren bertako ekoizpena gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Apirilean jarri zuten abian ideia Jon eta Julen Tejeria anaiek. «Covid-19ak gure eguneroko bizi- tzan, lan bizitzan eta enpresa mailan eragozpen asko eta ezin asko sortu du, baina era berean, aukera berriak ere sortu dizkigu eta guk aukera berri horiei heldu nahi izan diegu», azaldu zuen Julen Tejeriak. Honela, ekoizten dituzten gutun-azalak egiteko prozesua eta maskarak egitekoa «an- tzekoak» zirela ikusirik, eta kontuan hartuz «zer anabasa zegoen material sanitarioarekin eta zein gabezi zegoen», ekaina bukaeran hasi ziren maskarak ekoizten; gaur egun ehuneko ehunean lanean ari dira, egunero 18.000 maskara.

Zentzu honetan, Markel Olanok azpimarratu nahi izan zuen «gure enpresak bizirik daudela, proiektu berriekin daudela, baita Covid-19aren kontestuan». Albizturren ez dira oraingo ekoizpenean geratuko. Egungo ekoizpena bikoiztu egin nahi dute eta azarotik aurrera beste bi maskara mota ekoizten hasiko dira: IIR maskara kirurgikoak eta FFP3ak, udazkenean iritsiko zaizkien makina berriekin. Orain arte milioi erdiko inbertsioa egin dute eta bigarren faseko «proiektu potentean» 1,8 milioi euro inbertituko dituzte Alemaniako fabrikazio makina indartsu batean, Europan instalatuko den mota horretako bigarrena.

Udazkenean IIR maskara kirurgikoak egiteko Europako bigarren makina instalatuko da bertan

Tejeriak azaldu zuenez, epe luzerako proiektua da Teelmask. «Gure asmoa da, pandemia garai honetaz gain, aurrera begira ere bai, gero izango diren eguneroko beharretarako material hauek fabrikatzen segitzea». Gainera, azpimarratu nahi izan zuen bai makinaria zein material guztiak jatorria Europan eta Turkian dutela, kasu honetan Europaren barne ulertzen dena. «Gure asmoa ere bada Txina eta kanpoko beste nazioekiko daukagun menpekotasuna nolabait ekiditea eta ahal den gertuena fabrikatzea gure beharrak asebete- tzeko».

Maskaren ekoizpenerako Teelmask marka sortu dute, Jon eta Julenen gurasoen abizenak elkartuz, Tejeria eta Elola, amari bereziki ilusio handia egin diona. Zelatun enpresa Jon eta Julenen aita Julian Tejeriak eta Jose Angel Rezolak sortu zuten Zizurkilen 1981an. Duela urte gutxi Albizturko pabilioia erosi eta bertan dute gaur beren ekoizpena. Esan daiteke Albizturrera mugi- tzearekin Zelatun 'etxera' itzuli dela. Izan ere, Julian Tejeriaren aita Zalakain baserrian jaio baitzen, enpresatik begibistan dagoena. Gaur egun Zelatunek berrogehita hamar langile ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Albizturren egindako maskarak aitzindari

Albizturren egindako maskarak aitzindari