Borrar
Hamar antzezlan aurkeztuko dira Aiztondoko hiru herrietan Antzerkialdiaren baitan. A. NÚÑEZ

Zizurkil

Aiztondoko I. Antzerkialdia hasiko da bihar

Hilaren 15etik 30era haurrei zein helduei zuzendutako hamar antzezlan eskainiko dira Aduna, Asteasu eta Zizurkilen

Amaia Núñez

Astelehena, 13 martxoa 2023, 21:18

Comenta

Zizurkilgo kultur egitarauaren ekitaldi nagusietako bat izan da urte luzez Antzerki Astea. Aurten Aduna eta Asteasurekin indarrak batu eta bi asteko zikloa antolatu dute, Aiztondoko I. Antzerkialdia. Elkarlanak sustatuta «antzezlan eskaintza zabala» izango du Antzerkialdiaren lehenengo edizioak, atzo aurkezpenean aurreratu zutenez Iker Urruzola Zizurkilgo alkateak, Pili Legarra Asteasuko alkateak eta Josu Amilibia Adunako alkateak, herrietako kultur teknikariekin batera, Ainhoa Larrea, Asier Baglieto eta Dani Arizala, hurrenez hurren.

Bihartik, hilaren 15etik, martxoaren 30era bitartean Aiztondo bailarako biztanleek «kalitatezko antzerki eskaintza zabalaz gozatu ahal izango dute», Urruzolak azaldu zuenez. Horrela, guztira hamar ekitaldi izango dira, hiru herrietan banatuta. «Hemen bildu garen hiru herriontzat oso zaila litzateke bakarka horrelako egitarau bat osatzea. Baliabideak hobeto erabili eta zuku handiagoa izateko aukera ematen dute gisa honetako ekimenek», Legarraren esanetan.

  • Aduna

  • Martxoak 15. 'Aioko' itzal-antzerkia eta txotxongiloak 4 urtetik gorakoentzat eta eskolekin loturako emanaldia. 11 30, eskolan.

  • Martxoak 17. '35 huts' Esti Curiel-en bakarrizketa. 16 urtetik gorakoei zuzendua. 21 30, elizan.

  • Asteasu

  • Martxoak 21. 'Gure kanoa' HH4-LH3 arteko haurrentzat. 15 00, Pello Errota ikastetxean.

  • Martxoak 23. 'Osaba untxia eta koiotea' LH4tik 6ra arteko haurrentzat. 15 00, Pello Errota ikastetxean.

  • Martxoak 24. 'Andre zaharren manifestua' helduentzat. 19 00, udaletxeko ikuskizun aretoan.

  • Zizurkil

  • Martxoak 25. 'Intxaurrak' helduentzat. 20 00, Atxulondo Kultur Etxean.

  • Martxoak 27 'Kolorez kolore' HH3tik 5erako haurrentzat.

  • Martxoak 28 'Alpistegia' LH1-2-3ko ikasleentzat.

  • Martxoak 29 'Urpekariak' LH4-5-6ko ikasleentzat.

  • Martxoak 30 Ikastetxeen emanaldia Atxulondon.

Egitarau anitza prestatu dute, haur zein helduentzako obrez osatua, bakarrizketa eta itzal-an-tzerkiekin besteak beste. Antzerkialdia bihar hasiko da, Adunan aurkeztuko den 'Aioko' itzal-antzerkiarekin. «Ekitaldiak hiru herrietan antolatzeak, herri batetik bestera mugitzeko aitzakia bikaina eskainiko die biztanleei, besteak beste. Antzezlanaz gozatzeaz gain, bailara hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digu ekimenak. Gure herrien eta herritarren arteko harremana sendotzeko bidean, oso aberasgarriak dira gisa honetako ekimenak», azpimarratu zuen Amilibiak.

Jaialdiari amaiera, hala ere, ohiko moduan emango diote, Zizurkilgo ikasleen emanaldiarekin. «Ikastetxeek mimo handiz prestatzen duten ekitaldia da», azpimarratu zuen Urruzolak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aiztondoko I. Antzerkialdia hasiko da bihar

Aiztondoko I. Antzerkialdia hasiko da bihar