Osinalde elkartea bete egin zen bertsolariak entzuteko.

Bertso eta giro bikainak Osinalde sarian

Maider Arregi, Jon Gurrutxaga, Unai Mendizabal, Eneko Araiztegi, Maialen Akizu eta Aratz Igartzabal aritu ziren bertsotan

A. BAZTARRIKA

Martes, 25 de abril 2017, 00:19

Larunbat gauean giro bikaina bizi izan zen herriko Osinalde elkartean, bertan sei bertsolari gazte aritu bait ziren Osinalde saria irabazteko lehian.

Publicidad

Final honetara iristerako bertsolari hauek egin beharreko bidea ez da makala; lehenik parte hartzeko deia jaso behar dute; antolatzaileek Euskal Herriko lurralde ezberdinetako 18 urtetik gorako 18 gazte gonbidatzen dituzte parte hartzera, goierritarrei lehentasuna emanez, gainera bertan ezin da hiru aldiz baino gehiagotan parte hartu eta ezta behin irabazita gero ere.

Deia jaso ostean, 18 parte har-tzaileak kanporaketa moduan aprobetxatzen diren beste hiru sariketetan aritzen dira, Aztirian, Ordizian eta Zaldibian, bakoitzetik lehengo bi postuetan sailkatzea lortzen dutenak izango direlarik Osinalden abestuko dutenak.

Larunbatekoa XLVI. saria zen, 20:30ak aldera 150 lagun inguru afaltzen asteko prest zeuden ohiko menua: pikatxa tortila, arkume errea eta gazta menbrilloarekin. 22:30-23:00etan saioa hasteko zain berriz askoz jende gehiago zegoen, elkartea leporaino beteta bait zegoen, eta guztien begiradak mahi berdinera zuzenduak, sei parte har-tzaileak kantuan noiz hasiko.

Aurtengoan, aritu diren seitik bost iazko finalean arituak ziren: Jon Gurrutxaga azpeitiarra, Maider Arregi oñatiarra, Unai Mendizabal zizurkilgoa, Eneko Araiztegi 'Korta' segurakoa eta Maialen Akizu erdi urretxuar erdi gabiriarra hain zuzen ere; seigarrena berriz, finalean berria izan arren plaza inork baino hobeto ezagutzen zuena zen, Aratz Igartzabal 'Potto' gabiriarra. Gai jartzaile lanetan berriz Jokin Murua aritu zen.

Publicidad

Sentimendu ugari

Ekitaldiak sentimendu ugari sortarazi zituen publikoan, irri eta algara asko egon baziren ere gai serioagoak ere landu bait ziren, eta amaierarako bertaratutako bat baino gehiagoren begiradak umelduta nabari ziren, bihotza hunkitzen zuten bertsoen ondorio zuzen moduan.

Saioaren emaitzak ematerako, zirrara areagotzeko edo, Korta, Ostatu eta Aztirian afariak zozketatu ziren, irabazleak 310, 770 eta 1317 zenbakiak izan ziren hurrenez-hurren.

Sariak

Azkenik, emozioak airean, Jokin Muruak sariketaren emaitzak adierazi zituen. Bertsorik hoberenaren saria Maialen Akizurentzat izan zen Gabiriako gazteen eskutik, kar-tzelako frogen barruan Unai lagun zuela 'Zuen 18 urteko semearekin kezkaturik zaudete, ez dakizue zer egin' gaiaren inguruan bota zuen bertsoari esker.

Publicidad

Entzuleen saria, berriz, inork ez zuen eraman, honen irabazlea eta Osinalde sariarena pertsona bera izan bait zen, eta ezin baitzitzaion berdinari bi sari ezberdin eman. Bigarren saria Maider Arregik irabazi zuen, Altzibar Lorazaintzakoek eskainita.

Eta 2017. urteko XLVI. bertsolari gazteen Osinalde Sariaren irabazlea Unai Mendizabal izan zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad