Itziar de la Granjak 'Marrazketa kalean' ikastaroa zuzenduko du udan zehar
A. ETXEBERRIA
Jueves, 9 de junio 2016, 13:58
'Marrazketa kalean' ikastaroa antolatu da, datozen asteetan zehar burutuko dena. Bi aukera izango dira ikastaroa egiteko interesa dutenentzako; lehena ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astean behin 2 ordu. Bigarren aukera ekainaren 27tik uztailaren 8ra izango litzateke, astean bitan 2 ordu.
Ordutegia izena emandakoekin adostuko da eta, horretarako, bilera egingo da ekainaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, osasun etxeko bigarren solairuan. Irakaslea Itziar de la Granja izango da. Ikastaroa 50 euro kostako da eta parte hartzeko ekainaren 16a baino lehen eman beharko da izena.