Haurrentzako eta gaztetxoentzako ikastaro eta udalekuak antolatu dira
YARZA
Jueves, 9 de junio 2016, 13:57
Altzoko Udalak herriko haurrentzako eta gaztetxoentzako udako ikastaro eta udalekuak antolatu ditu ekainean eta uztailean. Hiru urtetik hamar urtera bitarteko haurrentzako eta gaztetxoentzako udalekuak antolatu dira, Santillazpi Guraso Elkartea eta Elordi elkartearekin batera. Udalekuak hilaren 27tik uztailaren 28ra bitartean luzatuko dira eta goizeko 10:00etatik 13:00etara. Udalekuen prezioa 42 eurokoa izango da haur bakoitzeko. Gainera, hamar urtetik gorakoentzat eskalada eta piragua ikastaroak antolatu da. Eskalada ikastaroa hilaren 27an eta 29an, eta uztailaren 2an izango da. Piragua ikastaroa, berriz, uztailaren 4tik 9ra izango da, goizeko 11:00etatik 12:30etara. Ikastaroak Araxes ibaian, Txarama auzoan, izango dira azken egunean ezik, Getariako badian izango dena. Ikastaro baten prezioa 25 eurokoa izango da eta bietan parte hartuz gero 45 euro.
Publicidad
Izena emateak jada irekita daude eta udalekuetan zein ikastaroetan parte hartu nahi dutenek Udaletxean eman beharko dute izena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión