Burdinaren Mendian antolatu dute bisita ekainaren 4an.

Zerainek bi bisitaldi antolatu ditu Museoen Nazioarteko Egunerako

Zerainek parte hartuko du hilaren 18an izango den Museoen Nazioarteko Egunean. Aurtengo gaia: 'Museoak eta Paisaia Kulturalak'

DV

Domingo, 15 de mayo 2016, 01:25

Zerainentzat ez da lehenengo aldia Paisaia Kulturalaren diskurtsoa bere bisitetan erabiltzen duela. Izan ere bere eguneroko bisitetan oso presente duen gaia da hau.

Publicidad

  • Maiatzak 21.

  • Baserri inguruetan Xabi Akizuk gidatutako bisita izango da. Irteera 11 00etan Herri Museotik.

  • Ekainak 4.

  • Meategietan barrena Jakoba Errekondo paisajistarekin. Irteera 11 00etan Burdinaren Menditik.

  • Izen-ematea.

  • Bisitak doakoak izango dira eta aurrez erreserba egin behar da Zeraingo Turismo Bulegoan 943.80.15.05 eta turismobulegoa@zerain.eus

Naturak ingurune zoragarri bat eman die zeraindarrei. «Baina honen gainean mendeetan zehar gizakiak lan egin du. Nekazaritzari eta artzaintzari oso lotua egon da Zerain, baina lehengaien ustiaketan ere garantzi handia izan du (Burdina, harria, egurra...)», diote Turismo Bulegoko arduradunek.

Herri Museoa

Zerainek hainbat adibide erakus ditzake Museoen Nazioarteko Egunena. Hauen artean, herri museoa. «Bertan agertzen diren zeraindarrek utzitako hainbat lanabes eta altzariek gure historia azaltzen lagun-tzen digute. Herri inguruan, baserri, belardi, soroek ere gure aiton amonek beraien bizimodua atera-tzeko egin duten lanaren islada dira. Baina ingurune honek gaur zertan gabiltzanaren islada ere badira, baserri inguruan nekazal ustiaketak...», azaltzen dute.

Burdinaren Mendia

Burdinaren Mendiak ere bete- tzen ditu Turismo Bulegoaren helburuak datorren asteko asteazkenean ospatuko den egunean, «adibide garbia da. XI. mendetik hasi eta burdina ustiatu da meategietan. Honek ingurunea erabat aldatu du. Bertan ditugu Ingelesen garaian eraikitako labeak, alemanen aztarnak.... Baina azken urteetan gizakiok egin dugunaren aztarnak ere agirikoak dira».

Zer zen Zerain?

Guzti honengatik, «Zerain Paisaia Kulturaletik Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta zer zen Zerain gure aiton amonen garaian eta gaur egun zer izatera iritsi garen hausnatzeko bi bisitaldi antolatu ditugu. Maiatzaren 21ean lehenengoa izango da. Baserri inguruetan Xabi Akizuk gidatutako bisita izango da. Ekainaren 4an, bigarrena antolatu dugu. Meategietan barrena Jakoba Errekondo paisajista izango dugu gidari», iragartzen dute turismo arduradunek.

Publicidad

Doako bisitak

Bisitak doakoak izango dira bi irteeretan, hori bai aurrez erreserba egin behar da Zeraingo Turismo Bulegoan.

Bi modu daude lekua hartzeko. Telefonoz deitu: 943. 80.15.05 edo korreo elektroniko bat idatziz helbide honetara: turismobulegoa@zerain.eus.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad