Pernando Amezketarra I. sariketako dute eta lehen kanporaketa hilaren 8an, Asteasuko Iturriondo jatetxean

I. ARRATIBEL

Sábado, 2 de abril 2016, 00:31

Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta, apirilean abiatuko da Pernando Amezketarra I. sariketa eta Tolosaldeko hiru herritan egingo dira saioak (bi kanporaketa eta finala). Sariketaren bereizgarria Pernandoren ekarpenetik dator, ariketa guztiak neurri txikian izango dira. Sariketa taldeka izango da, hiru bertsolarik osatutako lau taldek hartuko dute parte. Lehen sariketa honetarako, talde hauek gonbidatu daude: Goierriko bertso eskola (Gorka Maiz, Amaia Iturrioz eta Odei Lopez). Oñatiko bertso eskola (Maider Arregi, Egoitz Aizpuru eta Andoni Goitia). Hernaniko bertso eskola (Arnaitz Lasarte, Eli Pagola eta Oier Iurramendi) eta Erniarraizko bertso eskola (Eneritz Artetxe, Haritz Garmendia eta Aitor Salegi). Kanporaketak: Apirilaren 8an Asteasuko Iturriondo jatetxean (Oñati & Erniarraitz). Apirilaren 15ean Berastegin (Goierri & Hernani) eta Apirilaren 30ean finala Amezketako Behar Zanan (saio bakoitzeko talde irabazlea).

Publicidad

Harituzek antolatutako ekintza guztien eran, eskualdean bertsoaz gozatzeko aukera eskaini nahi luke sariketa honek. Hala ere, helburu gehiago hartzen ditu beregain:Pernando Amezketarraren figura gogora ekartzea, Amezketan zein eskualde osoan indartuz. Inguruko bertsolari gazteei plaza eskaintzea. Bertso eskolak sustatzea (sariketan taldeka hartuko da parte, bertso eskolen inguruko banaketak eginez). Beste lekuetako bertso eskolak eta bertsolariak Tolosaldean ezagutaraztea. Neurri txikiei erabilera zabalagoa eskaintzea, plazan hain ohikoak ez diren doinuei ere tokia eskainiz.

Afarirako txartelak Iturriondon egongo dira salgai (22 euro). Bertaratu ezin duenak, sarrerak erreserbatu ahal izango ditu harituz.bzt@gmail.com helbidera ida-tziz edo 628.912.230 telefono zenbakian. Apirilaren 7a baino lehen hartu beharko dira txartelak. Afaria 21:00ean izango da eta afalosteko saioa irekia izango da, afaltzera etorri ez diren baina saioa entzun nahi dutenentzat ere.

Kantujira Asteasun

Urtero bezala, Asteasuko kantujira apirilaren 9an, larunbata, egingo dute. Kantuzaleak, 11:30ean Aiztondo Elkartean bilduko dira eta ondoren kantujiran ibiliko dute 14:30ak arte.

Ondoren, bazkaria izango dute Santamaña elkartean (20 euro) eta gero kantuak eta kantuak...Izena emateko 696.429.892 eta epea apirilaren 5ean amaituko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad