Leitzarrak Lesakako ordezkariekin Atekabeltzen izandako saioan.

Atekaberts taldeak Igantziko Biltoki elkartean izango du bertso-saioa

Bardoen bigarren faseko saioa izango da eta Lesakako Unibertsolariak izango dituzte aurrean

E. BELAUNTZARAN

Viernes, 4 de marzo 2016, 00:05

Leitzako Atekabertseko kide diren Migel Mari Elosegik, Joanes Illarregik eta Xabat Illarregik saio berri bat izango dute gaur Igan-tziko Biltoki elkartean iluntzeko 19:30etik aurrera. Bardoen bigarren faseko hitzordu berri honetan Lesakako 'Unibertsolariak' izango dituzte aurrez aurre.

Publicidad

Leitzarrek aurreko asteburuan Leitzako Atekabeltz gaztetxean izandako bigarren faseko saioan Lesakako 'Unibertsolariak' taldeko kideekin neurtu ziten. Oso bizi joan zen 80 bertsozale bildu zituen saioak eta hainbat ariketetan publikoak gogoz egin zuen barre. Gainera bertsolari arituak eta oso gazteak entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek, giroe zin hobea izan zelarik.

Saio gehiago gaur eta bihar

Bardoak bigarren faseko beste hi-tzordua gaurkoan Iruñean izango da. Txantrea auzoko Auzotegi Kultur Etxean bertso-merendua antolatuko da hain zuzen ere. Iruñeko 'Obario Maldikoak' (Saioa Alkaiza, Irati Majuelo, Aimar Karrika) eta Barañaingo 'Hiru garabardo eta pintxo bat' (Mikel Lasarte, Sarai Robles, Ainara Ieregi, Manex Mailharin) taldeak arituko dira kantuan. Gaurko beste saioa, gaueko 22:00etan berriz, Etxarri-Aranazko gaztetxean jokatuko da. Bertako 'Einnekin' (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza, Unai Artieda, Jon Arratibel, Saats Karasatorre) eta Berako 'Larungo antenak' (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru, Jokin Pinatxo) ikusteko aukera izango da.

Bihar larunbata, azken saioa jokatuko da. Berako Kataku ostatuan izango da hitzordua 21:00etan hasita bertso-merendu formatuan. 'Larungo antenak' eta 'Einnekin' taldeek haien itzuliko saioa jokatuko dute eta azken talde finalista zein izango den argituko da.

Bardoen hirugarren edizio honetan, denetara 121 parte-hartzaile, 71 bertsolari eta 23 saio izango dira. Bardoen finala heldu den martxoaren 19an jokatuko da Etxarri-Aranazko frontoian. Bigarren fasetik sailkatutako hiru talde arituko dira kantuan, guztira bederatzi bertsolari. Arratsaldeko saioa izango bada ere, egun osoko festa eguna bihurtuko da.

Publicidad

Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatzen ez den urteetan, 2012az geroztik bi urtez behin antolatzen den ekimena da, auzolana oinarri, bertsozaleari bertsogintzaz gozatzeko aukera berritzailea eskaini asmoz. Aurreko bi edizioetan bezala, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatu eta bertsolaritza gune berrietara zabaltzeko helburuekin dator gainera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad