Mikel Artolak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerdietako saioa du bihar

GOIKOETXEA

Sábado, 5 de diciembre 2015, 00:16

Mikel Artolak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako saioa izango du bihar, igandea, Eibarko Astelena pilotalekuan. 17:30ean hasiko den saioan Arkaitz Oiartzabal, Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia eta Nahikari Gabilondo izango ditu oholtzakide Artolak. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Donostiako Ilunben jokatuko den finalerako eta gainontzekoek puntuazioei begira egon beharko dute, finalerdietako beste bi saioak ere kontuan izanez.

Publicidad

Mailaz maila gora egiten joan da Artola aurtengo txapelketan. Gipuzkoa Bertsotan izenarekin jokatu zen sailkapen fasean hirugarren postuan sailkatu zen eta final zortzirenetarako urratsa eman zuen. Lasarte Orian jokatu zuen fase horretako saioa eta bertan hirugarren egin zuen, han lorturiko puntuazioak aurrera egitea ahalbidetu ziolarik. Final laurdenetan Eskoriatzan kantatu zuen eta saio horretan erdietsitako puntuek finalaurrekoetarako txartela eman zioten. Finalerdietako hirugarren eta azken saio horretan ezagutuko da beraz, hilaren 19an Ilunbeko finalean kantuan ariko den zortzikotea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad