Borrar
Miguel Goiburu, artzain ohia, Mikel Etxezarreta ilobarekin eta Eli Arrillagarekin atzo Zegaman.

Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillagari harrera beroa egin zitzaien Zegaman

'Akabuko Martxe' dokumentala grabatu dute, Zegama eta Bizkaiako kostaren artean egindako trashumantzia

JOSEBA OLAZIREGI

Sábado, 24 de octubre 2015, 01:19

'Akabuko Martxe' izeneko dokumentala ari dira graba-tzen Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillagaren eskutik, Zegama eta Urbiako parajeetatik Bizkaiako kostaldera egiten zuten 'martxa' edo trashumantzi motza dela eta.

Neguko hilabeteak Bizkaia aldean egiten zituzten Aizkorpeko elurretatik ihesi inguru honetako artzain gehienek eta Fredi Paiari bururatu zitzaion neguko larren bila, gure ar-tzain hauen ibilera hauek, dokumental baten jasotzea. Horretarako protagonista ezin hobeak aurkitu zituen Zegaman jaiotako Mikel Etxezarreta eta bere emaztea den Eli Arrillagaren pertsonetan.

Pasa den urriaren 12tik aurrera bost egunetan egin zuten Urbiatik Algortarako bidea Aitor Gisasolak alderdi teknikoaren lanak burutuz, eta atzo, Zegaman, Mikel Etxezarretaren jaioterrian eta gaur, Idiazabal lotuz ere, dokumentalaren azken txanpa egingo dute azken egun hauetan.

Abestiak eta bertsoak

Zegamako harreran, Mikel eta Elik, Aitxuri Herri Eskolako haurrak abestuta, Iker Zubeldiak prestatutako bertso hunkigarriak entzun zituzten.

Ondoren, Zubeldiak berak, herriko bertsolariak eta Xabier Arakama trikitilariak ere parte hartu zuten ekitaldian. Zegamako Udaletik, Pili Elorza, alkateordeak egin zien harrera eta, Gipuzkoako Foru Aldundi eta Bizkaiako Foru Aldundiaz gain, ekimen honetan parte hartu duten Udal eta baserritar, nahiz norbanakoie eskerrak eman zizkieten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillagari harrera beroa egin zitzaien Zegaman

Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillagari harrera beroa egin zitzaien Zegaman