Goikoetxea garaile izan da bertso-paper lehiaketako azken edizioan.

Ekaitz Goikoetxea (Basarri Bertsopaper Sariaren irabazlea): «Isiluneak sortzaileak dira, esatekoak elikatzen ditu»

J.U.

Domingo, 13 de septiembre 2015, 01:11

Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak irabazi ditu aurten Basarri bertso-paper lehiaketako lehen eta bigarren sariak 'Harriak ez du begirik' eta 'Ardiak zenbatzen' lanekin.

Publicidad

-Hamahiru urteren buruan, atzera bertsoak idazten jarri eta Basarri Sariko bi sariak irabazi dituzu.

-Hamahiru urte neramatzan bertsorik jarri gabe, orain hurrena idatzitakoak 2002. urtean Basarri Sarian bertan lehen saria irabazi zuten 'Nunca Máis' bertso-sortakoak izango ziren. Hogeita bi-hogeita hiru urte arte bertso-sorta ugari paratua naiz, eta esango nuke, nolabaiteko asealdia izan eta esateko berririk gabe geratu nintzela. Horregatik erabaki nuen nire baitako hitz eta ideiak modu betegarrian papereratzeko gai ez nintzen bitartean isildu eta idazteari uztea. Eta hamahiru urteren buruan, ez dakit ni naizen bertsoen bila joan naizena edo bertsoak diren niregana etorri direnak. Izan ere, nerabe-gaztetxo garaiko sortze-prozesua eta gaur egungoa guztiz bestelakoak izan dira.

-Erraz sortu al dituzu bertsoak?

-Bertsoak idazten ditugunean, bukatutzat emateko epe jakinik ez dugunez, ahalik eta alerik borobilenak ontzen tematzen naiz, ez dut silaba bakoitzari dagokion hotsa aurkitu arteko onik izaten. Bertsoak idazteari utzi nion arte, hilabete inguru kostatzen zitzaidan sorta ontzea, hilabete eguneroko eserialdiekin. Oraingo honetan, ordea, nola 'Harriak ez du begirik' bertso-sorta, hala 'Ardiak zenbatzen sehaska-kanta', berez-berez atera zitzaizkidan, orrazketa askoren beharrik gabe, hiru egunen buruan papereratua nuen sorta bat zein bestea.

-Basarri bertso-paper lehiaketan bigarren saria irabazi duzu 'Ardiak zenbatzen' lanarekin. Nolakoa izan da sortze-prozesua ?

-'Ardiak zenbatzen' sehaska-kanta bat da, anonimotasuna bermatze aldera, sariketara beste doinu batekin aurkeztu behar izan badut ere, sortzez nire neure melodia duena. Zortzi bertso eta bi bertsoz behin aldatzen den estribillo baten bidez, lokartu aurreko instante horietan bigarren pertsonan zuzentzen natzaio balizko seme txikiari. Oso kanta goxo eta jolastia da, ahapaldi bakoitzean saiatu bainaiz gutxienik animalia baten inguruko ditxo eta iruditeria txertatuz jolas egiten.

-Eta lehen saria ere zuk irabazi duzu 'Harriak ez du begirik' bertso-sortarekin. Nondik sortu dituzu bertso horiek?

-'Harriak ez du begirik' lana erraietatik, amorrutik, ia eserialdi bakarrean ondutako lana da. Azken urteetan bi ikastetxetan ikasketaburu eta tutore zereginetan aritu naizenez, bertatik bertara oso egoera gordinak bizitzea egokitu zait: etxegabetutako ikasleen familiei lagundu beharra, etxean diru-sarrerarik ez dutelako zenbait irakasleren artean ikasbidaia ere ordaintzen lagundu behar izan diogu ikasle bat baino gehiagori... Familia hauen larruan jarri eta barruan egosiak berez-berez azaleratu zaizkit, gordin eta esanindar handiz. Sehaska-kantan ez bezala, nori bere tonua baitagokio, hizkuntza eta iruditeria landuagoa darabilt, zorrotzagoa. Bi lanak estilo aldetik oso ezberdinak izan arren, biek ezin hobeto islatzen dute une honetan bizi dudan aldartea, eta bakoitzak berearekin asko asebete nau.

Publicidad

-Nola hartu dituzu sari hauek?

-Horrelako sariak poz eragile ez ezik, akuilu ere badira, jakina, bai niretzat eta baita nire ingurukoentzat ere. Izan ere, oso pozik nago saritua izan naizela jakitean beren poza helarazi didatenak zenbat diren eta zenbateraino poztu diren ikusita. Saria bera bezain ederra edo ederragoa da hori.

-Sari hauek bultzatuko al zaituzte bertso gehiago sortzera? Edo, hurbilduko al zaituzte bertso-mundura?

-Egia da hamahiru urte eman ditudala bertsorik paratu gabe. Dena den, urte hauetan bestelako sorbideetan aritu naiz, literatur eta irakurketa taldeak sortu eta bideratzen, ikastetxean bizikidetza planak ontzen, euskararen, kulturaren eta irakurketaren inguruko ekimenen bidez herri-mailan eragiten, eta batez ere, isiltasuna eta isiltasunetik sortzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad