Borrar
Mendarte, Molina, Arzak, Aizpuru, Santamaria eta Manterola aurkezpenean.

Idiazabal gaztaren ekoizpena %4,5 inguru handitu da aurten

Asteazkenean Ordizian egingo den Euskal Jaietako azoka bereziaren aurkezpenean eman ditu datuak Jatorri Izendapenak, gazta txapelketak aurten ekarriko dituen berrikuntzekin batera

joseba zubialde

Jueves, 3 de septiembre 2015, 18:13

Ordiziako Euskal Jaiak bihar hasi eta irailaren 13ra arte luzatuko badira ere, ekitaldi guztien artean ezagunena, urteko momenturik gogotsuena bihurtzen dena, asteazken honetako azoka berezia izango da. Bertan, beste hainbat erakusketa eta lehiaketen artean, latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez ekoiztutako gazta txapelketa da nabarmentzen dena. Aurten, gainera, berrikuntzekin dator txapelketa. Orain arte, epaimahaiko mahai bakoitzeko bi gazta onenek osatzen zuten 14 finalisten zerrenda. Aurtengoan, aldiz, gazta guztietatik puntuaketa altuenak lortzen duten 14 piezak pasako dira azken fasera eta hortan teknologia berrien laguntza izango dute epailek, mahai bakoitzean tablet bat izango dutelako gaztak puntuatzeko.

Ostegun honetan Donostian egin den aurkezpenean, Miriam Molina Idiazabal Jatorri Izandapeneko ordezkariak aurtengo gaztaren ekoizpen datuak aurreratu ditu. Iaz, hemen bildu ginenean, datuak azken urteotako tendentzia negatiboa hausten zutela esan genuen, eta aurtengo datuak errekuperazio joera bat islatzen dute. Horrela, ekoizpena %4,5 inguru handitu da iazko1.133.032 kiloekin alderatuta, eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko ordezkariak aurtengo kanpainan 1.184.000 kilo ekoiztea espero dela azaldu du.

Ordiziako alkate Jose Migel Santamariak Euskal Jaietan parte-hartzeko gonbitarekin batera, gazta-lehiaketak duen indar handia eta herriari eskaintzen dion proiekzioa azpimarratu du. Aurten tabletekin aritzearen berritasunak puntuen zenbaketa prozesua azkartuko duela azaldu du. Bestalde, artzain eta ekoizleen lana goraipatu du eta euren produktuek duten kalitatea baita ere.

Kalitatearen inguruan ere aritu da Juan Mari Arzak sukaldaria eta gazta txapelketako epaimahaiko lehendakaria. Gauza ez da gure produktuak kanpokoak baino hobeak izatea, baina ikaragarrizko aldea dago hemen hartutako tomatearen, berehala mahaian daukazun horren eta Kanariar Irletatik ekarritako baten artean.

Ordiziako Euskal Jaiak eta gazta lehiaketaren 42.edizioaren aurkezpenean, Santamaria, Arzak eta Molinarekin batera Ainhoa Aizpuru Ekonomia sustapeneko departamentuko diputatua, Peli Manterola Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria eta Mikel Mendarte Kutxabankeko ordezkaria egon dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idiazabal gaztaren ekoizpena %4,5 inguru handitu da aurten

Idiazabal gaztaren ekoizpena %4,5 inguru handitu da aurten