Gaur irekiko da Nerea Unanua artistaren 'Suntsituz sortzen' erakusketa Ormaiztegin

Nerea Unanua artista bere lanen ondoan. /
Nerea Unanua artista bere lanen ondoan.

DV

Gaur inauguratuko da, Nerea Unanua Otxoantesana, Markina-Xemeingo artista plastiko eta bisualaren erakusketa udaletxeko erakusketa aretoan. Tamaina desberdinetako ohial gaineko margo koloretsu eta indartsuez eta berauen zatiez osatutako eskulturatxoen argazkiez osatzen da Ormaiztegiko udaletxeko aretoan aurkezten duen bilduma.

Erakusketa gaur ireki eta datorren apirilaren 18ra bitartean egongo da ikusgai Ormaiztegiko udaletxe azpiko aretoan.

Lanegunetan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian egongo da ikusgai, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta igandeetan berriz, 12:00- 14:00 eta 16:00 - 18:00.

Sortu eta suntsitu

Artistak dioenez «beharrezkoa zait obrara sartu eta irtetea dio artistak. Sortu eta suntsitzea, bide berriekin topo egin eta berriak hastea. Ferran Garcia Sevillak zioen bezala; «No se cuales mi objetivo final. Y ni tan solo si este existe. En este sentido, navego sin rumbo fijo. Creo que si lo supiera dejaría de pintar».

Prozesuan garatzen doan obraren suntsipena beharrezkoa zaiola dio Unanuak. «Suntsitzeak dakarkidan ustekabeei esker, espero gabeko eremuetara narama. Aurrez emaitza baten pentsatu gabe hegan egitea, unean uneko astinduei aurre egin eta forma ematea, da sentzumenak eta sentimenduak bizirik mantentzen dizkidana. Arrazoia baztertu, esku eta gorputzari libre jokatzen utzi eta sentsibilitate guztia gutxinaka sortzen doan irudian jarriz sortzen ditut irudiok» .

Istripua bilatzen duela prosezuan dio, horrek dakarkion kaosak bien artean sortzen duen tentsio bereziak liluratzen bait du. Egoera desberdinak esperimentatzen ditu, koadroa borrokan galdu eta berriz berreskuratzeraino. Hortaz, ekimen fisiko ez linealada bere pintura, eremu digitaletik bereizia, unibertso digitalean akatsak berehala zuzendu bait ditzake. Suntsipenetatik berriz sortzeko beharra ari da lanoi nortasuna ematen.

Artistaren ibilbidea

Nerea Unanua Otxoantesana 1988 urtean jaio zen Markina-Xemeinen. Artista plastiko eta bisuala da. Salamancako USALean arte ederretan lizentziatua eta EHUn pintura masterra bukatu berri du, Nereak kaosa eta zoria ditu ardatz bere lanetan. Sortutakoa desegin eta handik datorkion ideia berriez elikatzen da bere lana, prosezua ardatz nagusi bilakatuz. Intuizioz eta barren barrenetik sortutako obra koloretsuak, prozesu guztiz pertsonal batetik sortuak.

Egin dotuen bakarkako erakusketena rtean, 2015. urtean Zorizko Hegaldiak, Simon Bolivar Museoa, Ziortza-Bolibar 2014. urtean Hariak, Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoa, Barakaldo Hariak, Arriaga, Markina-Xemein.

Taldeko erakusketak berriz, aurten, Emakume artean, 7 emakume en movimiento, Marienea Basaurin egin zuena. 2014an Identidadespictóricas, Vital Kutxa fundazioa, Vitoria-Gastiezen; Metamorfosis, Intxaurrondo kulturgunean, Donostian; Pintura, Vital Kutxa fundazioan, Vitoria-Gastiezen; 2013 Emakume artistak , Uhagon kulturgunea, Markina- Xemein; Emakume artistak , Etxe Lila, Ondarroa; 2012 Convocatoria SanMarcos 16, La Salina Salamancan; 2011 Convocatoria SanMarcos 15, La Salinan Salamanca.

Unanuak irabazitako bekak eta sarien artean 2010-2011 Seneca beka USALera , Salamanca, UPV-EHUtik eta 2014 1º saria, IV.Hotel Carltoneko Arte lehiaketa, Bilbon aurkitzen dira.