Las diez noticias clave de la jornada

'Party'-az gozatzeko lo ez egiteko prest?

Gipuzkoa Encounter topaketak 400 ordenagailu eta 600 bat lagun bilduko ditu Tolosan ostiral honetatik aurrera, bertan «ondo pasatzeko eta jakinduria partekatzeko» helburuarekin

Joseba Zubialde

Miércoles, 11 de marzo 2015, 15:40

Gipuzkoa Encounter (www.gipuzkoaencounter.org) bueltan da berriz ere. Bilkura bat besterik ez da, informatikan eta teknologian interesatuta daudenen pertsonen bilkura. Hitz hauekin azaldu du Sabino San Vicentek, antolatzaileak, ostiral honetatik aurrera eta igandera arte, Tolosako Usabal kiroldegian egingo den tokapeta. Guztira 400 ordenagailu izango dira, pabiloiaren muga, giga bat segundoko (1.000 Mb/segundu ) abiadurako interneterako konexioarekin.

Publicidad

Topaketaren bederatzigarren edizioa da eta aurtengo berrikuntza Opengune izango da, lehenengo aldiz Gipuzkoan izango dena. Bertan, doako tailerrak, hitzaldiak eta bideojokoen eremuak egongo dira. Honetaz gain, gune hau publikoari irekita egongo da, hots, kanpoko edonork sartu ahal izango du, nahiz eta Encounter-en ez parte hartu. Jendeari erakutsi nahi diogu zer egiten dugun bilkuran, eta era berean "animatu hurrengo urteko topaketan parte hartzera", azaldu du San Vicentek asteazken honetan Donostian egin den aurkezpenean.

Aurtengo ediziorako izen-emateak 41 segundotan agortu ziren, jendeak gogoa zuenaren seinale, azpimarratu du Tolosako alkate Ibai Iriartek. Era berean, topaketak bere lekua hartu duela adierazi du, erreferentzia bihurtuz. Horren erakusgai da, bere iritziz, Nafarroa eta EAEtik kanpoko jendea etorri izana.

Aurtengo Gipuzkoa Encounter topaketako parte-hartzaileetatik %13 emakumeak dira, hau da, 400 ordegailuetako 55etan neskak izango dira. Informazio eta komunikaziorako teknologietan emakumeen presentzia indartu egin behar dela defendatu du Gizarte Informazioko diputatu Lore Martinez-ek, ezin dizkiegu hegalak moztu azpimarratuz.

Ordenagailuekiko grina sentitzen duten pertsonen bilgune honek ostiral honetan irekiko ditu ateak, goizeko 10:00etan, eta igandeko 17:00ak arte egongo dira zabalik. Gipuzkoa Encounter topaketak Tolosako Udalaren babesaz gain, Euskaltel Konektaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren babesa jaso du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad