Euskarazko Wikipediak «ezinbestekoen» 10.000 artikuluak erdietsi ditu
Erronka lortzen duen laugarren komunitatea da, ingelesaren, serbieraren eta katalanaren ostean eta orotara 403.220 artikulu daude eskegita
2022an zehar Wikipedia guztiek izan beharreko «ezinbesteko» 10.000 artikuluen zerrenda hartu du gidari euskal komunitateak eta zifra erdiestea izan da jomuga hilabetez hilabete. Hala, azken esfortzua egite aldera, abenduaren 1ean 278 falta zirela jakinarazi duten eta erronka gainditzeko deia egin. Bertan 43 euskal wikilarik hartu dute parte eta Euskarazko Wikipediak aipamen berezia egin nahi izan dio Joxan Garaialderi. «89 artikulu itzuli ditu azken 27 egunotan. Lehiaketan irabazle bai, baina monumentu bat merezi du».
Publicidad
Ez baita txikia izan esku artean hartutako lana. Wikipedia ia denok erabiltzen dugu egunero, mundu mailan bisitatuenetako ataria da eta euskara ez da hizkuntza erabiliena. Wikilari Elkarteak esan bezala, « orain arte hiru proiektuk baino ez zuten lortu guztiak euren hizkuntzan izatea: ingelesak, serbierak eta katalanak». Orain, abenduaren 27tik geroztik, lau dira. Hein batean euskal wikilariei botatako erronkari esker.
Izan ere, erronkarekin batera lehiaketa bat antolatu zuten erabiltzaileak animatzeko. Hala, egindako ekarpenaren arabera puntuak irabazi ditu wikilari bakoitzak: 20 puntu orrialde berri bat sortzeagatik (birzuzenketak kenduta); 2,5 puntu gehitutako irudi bakoitzagatik (10 norberak igotakoak baziren), gehienez 20 puntu lortuz; 2 puntu erreferentzia berri bat gehitzeagatik eta 1 puntu jada existitzen den erreferentzia bat berrerabiltzeagatik; 0,005 puntu gehitutako byte bakoitzagatik eta 0,02 puntu gehitutako hitz bakoitzagatik. Bonus berezi bat ere ezartzen zuten oinarriek. Orrialde bati 1.000 hitz gehituz gero 100 puntu.
Ordutik langak banaka-banaka botaz joan dira: abenduaren 3an geografian behar diren 1.000 artikuluak lortu ziren, abenduaren 8an arteei buruzko 600ak. Azken aste honetan gertu izan dute erronka erdiestea. Abenduaren 26rako soilik lau falta ziren, denak matematika arlokoak, eta idazten azken bien gaiak 'Oinarrizkoa bidea' eta 'Taldeen adierazpena' izan dira.
Artikuluen hautua ez da ausazkoa. Izan ere, elkarteak oharrean azaldu duen bezala «gaika antolatuta dago zerrenda: 2.000 biografia, geografiako 1.000 artikulu edo zientzia fisikoetako 1.350 artikulu». Hala, azken txanpa honetan euskarazkoak falta zituen historiako 58 lortu ditu, geografiako bat, arteetako 13, filosofia eta erlijioko 4, antropologia, psikologia eta eguneroko bizitako 9, soziologia eta gizarteko 84, biologiako 14, zientzia fisikoetako 44, teknologia 80 eta matematikako 63.
Publicidad
Artikulu kopurua hala ere ez da izan neurgailu bakarra, kalitatea neurtzen duen Wikipediaren zerrendan euskarazkoak ere gora egin baitu «urte bateko esfortzuaren emaitza» bezala. Zehazki, 33. hizkuntza izatetik, 23.a izatera pasa da eta artikuluen batezbesteko luzera %18 handitu da, hau da, 23 milioi karakteretik gora Euskal Wikipediak emandako datuen arabera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión