Borrar
Tamborrada 2024

Gero eta parekideagoa!

Ixiar Agirre

Julian Barrentexea Taldeko Kidea

Larunbata, 20 urtarrila 2024, 01:00

Comenta

Urte asko igaro dira Azpeitian danborrada daukagunetik. 1957. urtean egin zen lehena, Cecilio Arabaolaza eta Baltasar Iglesias apaiz donostiarrak izan ziren horren 'errudunak'. 67 urte igaro dira eta festak bizirik dirau. Orain dela 23 urte irten nintzen estreinakoz Azpeitiko danborradan. Julian Barrenetxea taldeko partaidea naiz. San Sebastian jaien atarian, ilusioa pizten da azpeitiar ugariren artean eta nire kasua ere bada. Ilusio hori urte hauetan guztietan ez dela aldatu pentsatzen dut. Ilusio bera izango zuten duela ia 70 urte atera ziren azpeitiarrak eta orain danborra eskuetan hartzen dugunok eta hori lorpen ikaragarria da!

Nahiz eta urte asko eraman danborrarekin aurrera eta atzera, entseguak, jantziak hara eta hona...ilusio eta gogo handiarekin itxaroten dudan eguna da, dudarik gabe. Azpeitian ditugun festa guztietatik gehien gustatzen zaidan jaia da danbor festarena. Herriko kaleetan egon ohi den giroa eta koloreak... ikaragarria izan ohi da! Gainera, urteak igaro ahala, gero eta festa parekideagoa da eta horrek ere asko pozten nau. Gero eta emakume gehiago animatzen da danborra jotzera edota taldea zuzentzera, ez kantinera ateratzera soilik.

Urte osoa esatea asko litzateke baina behin Gabonak igarota, sansebastianetan jarrita dugu burua. Danborrak atera, entseguetara gerturatu eta nola ez, jantziak atondu, egun horretan dena ondo baino hobeto egon dadin. Aurreko egunak ere gozatzekoak dira, dudarik gabe. Baina danborradaren zatiren bat aukeratu beharko banu gaueko 12 etan azpeitiarrok plaza nagusian jotzen dugun San Sebastian martxa izango litzateke. Benetan une hunkigarria bilakatzen da, ilusioz betetakoa eta pentsatu hutsarekin zirrara egiten dit. Urteak igarota ere oilo larrua nabaritzen jarraitzen dut! Aukera duen edozein azpeitiar gonbidatuko nuke danborradan parte hartzera. Aupa Azpeiti eta aupa Azpeitiko danborrada!!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gero eta parekideagoa!