Donostiarron artean euskararen erabilera sustatzen
Donostiako Udalak jarduera eta ikastaro ugari antolatzen ditu adin eta arlo guztietako pertsonek hizkuntza ikasi eta erabili dezaten
Jueves, 1 de diciembre 2022, 16:59
Donostian euskaraz bizi eta aritzea da hiriko Udalaren asmoa eta Euskara Zerbitzuaren eskutik, ekimen ugari antolatzen ditu donostiarrek hizkuntza ikasi eta erabili dezaten.
Publicidad
Eremu akademikoan, euskara ikasteko baliabide desberdinak eskaintzen ditu Udalak, baita dirulaguntzak ere HABEk homologatutako euskaltegietan eta zentroetan euskalduntze ikastaroetan parte hartzeagatik. Bestalde, zeinbait talderi bideratuak dauden ikastaroak antolatzen dira. Langabeentzat doakoak dira eta urtean bitan irakasten dira. Ordainpekoak berriz (60 ordu, 60 €) merkataritza eta ostalaritzan aritzen diren langileen, 12 urte bitarteko haurren gurasoen eta erretiratuen esku daude.
Etorkinek AISA ikastaroei esker oinarri-oinarrizko euskara ikasteko aukera dute (60 ordu, 25 €) eta 16 eta 18 bitarteko gazteek udan doako ikastaroak egiteko aukera dute euren hizkuntza gaitasuna hobetzeko. Azken hauei bideratuta, Euskara Batzordeen Topaketa antolatuko da abenduan Tabakaleran.
Txikitatik ikasi eta hitz egin
Hain zuzen ere, Donostiako Udalarentzat garrantzitsua da haur eta gazteen xede-taldea eta haiei bideratutako egitasmo ugari egiten ditu. Udako hilabetetan, euskara maila urria duten txikiei bideratutako jarduerak nabarmentzen dira, hala nola 'Haurrak Udan Mintza Jolasean' (8-10 urte), 'Aisikasi Udan' (12-16 urte). Ikasturte hasierari begira, 'Ongi Etorri DBHra' ere goraipatu behar da eta baita uztailean antolatzen diren 'Oporretan euskaraz' udalekuak ere.
Ikasturtean zehar, beste hainbat ekintza antolatzen dira adin txikikoek hizkuntza euren artean eskolaz-kanpo ere erabili dezaten: 'Haurrak beti jolasean' eta 'Parketarrak'. Azken hau hiriko 17 auzotara zabaltzen da eta jolas-garaira bideratzen den egitasmo bat da, bi programatan banatzen dena (3-5 eta 6-9 urte). Kirol entrenamenduetan hizkuntza erabiltzeko metodologia ere sustatzen da Donostiako kirol elkarteetan.
Publicidad
Horrekin batera, 'Sarean ere euskaraz' IKT jardunaldiak antolatzen dira sarean euskarak duen presentzia areagotzeko, Yotubeko kanalarekin (donostiaeuskaraz.eus) eta 'Pilula gorria' Twich saioarekin osatzen dena.
Donostiako Udala – Euskara Zerbitzua
-
Helbidea Konstituzio plaza 2, behea - Donostia
-
Telefonoa 943 48 37 50
-
Webgunea www.donostiaeuskaraz.eus
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión