Zortzi arigune sortu ditu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak
Mota guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan arigunean sortzeko zein norbanako gisa izena emateko epeak zabalik jarraitzen du
Miércoles, 19 de octubre 2022, 14:05
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak jakinarazi du beste behin bat egin duela Euskaraldiarekin, eta zortzi arigune sortu dituela. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte egingo da ekimenaren hirugarren edizioa 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin.
Publicidad
Bada, Kultura eta Hizkuntza Politikako Saileko langileek astearte honetan erakutsi dute beren atxikimendua. Orotara zortzi arigune sortu dira, Lakuako, Bilboko (Euskadiko Artxibo Historikoa) eta Getxoko (Fadura) egoitzetan, eta 80 langile baino gehiagok osatuko dituzte.
«Espazio horiek Euskaraldia baino haratago mantentzera ere animatu nahi ditugu, hizkuntza ohiturak denboran luzatu eta mantentzeko»
bingen zupiria
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gogorarazi duenez, Euskaraldiaren hirugarren ediziorako izena emateko epea martxan da. Entitateek urriaren 31 arte izango dute ariguneak jakinarazteko epea, eta belarriprest eta ahobizi gisa parte hartu nahi duen orok Euskaraldia hasi arte izango du izena emateko aukera. Aurten, gainera, aurreko urteetan izena eman zutenek, parte hartzea berretsi baino ez dute egin beharko, www.euskaraldia.eus gunean sartuta edo posta elektronikoan jasoko dituzten mezuen bidez.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Euskaraldian izena emateko gonbitea luzatu die norbanako eta entitateei eta ariguneen garrantzia azpimarratu du: «Espazio horiek Euskaraldia baino haratago mantentzera ere animatu nahi ditugu Euskaraldian zehar aldatzen ditugun hizkuntza ohiturak denboran luzatu eta mantentzeko. Aurreko edizioan Arigune asko sortu ziren eta badakigu baldintzak ez zirela egokienak. Oraingoan egoera hobea da eta langileek eta arduradunek egingo duten ahalegina eskertu nahi dut».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión