Borrar

Zeanuriko Udalak UEMAko kide izatea erabaki du, aho batez

Abendutik aurrera, UEMAko 102. udalerria bihurtuko da Bizkaia hegoaldeko herria

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 22 iraila 2023, 11:27

Comenta

Ostegun honetan Zeanuriko Udalak egindako udal osoko bilkuran aho batez erabaki zuten, EH Bilduren (5) eta EAJren (4) aldeko bozkekin, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide berri izateko eskaria egitea. Orain, abenduan egingo den ohiko Batzar Nagusian bozkatuko da eskaria onartu ala ez eta hortik aurrera izango da kide, UEMAko 102. udalerria bihurtuz. Orduan aztertuko dituzte ere mankomunitatera sartzeko herriek egindako gainerako eskaera berriak. Zeanuri batzean, 306.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute UEMAko kide diren udalerrien artean.

Bizkaia hegoaldeko herria da Zeanuri. Arratia eskualdean dago, Ibaizabal haranaren eta Gorbeiako mendizerraren artean. 1.271 biztanle ditu, eta euskaldunen indizea %87,3 da biztanleen artean. UEMAra sartzeko erabakiarekin, udalean zein udalerrian hizkuntza normalizazioan eragiteko asmoa du Zeanuriko Udalak, urrats berriak eginez herritarrekin zein udal langileekin.

Ez da UEMAren bueltan egunotan izango den albiste bakarra, aste-bukaera honetan baita egitekoa ezohiko Batzar Nagusia. Ataunen izango da larunbat honetan eta agintaldiari hasiera emateko balioko du. Lehendakari berria eta hurrengo lau urteotan UEMAren zuzendaritza batzordea osatuko duten gainerako hamar ordezkariak hautatuko dituzte batzarkideek.

UEMAk martxoan gainditu zuen 100 udalen langa, eta orain arteko ibilbidea gogoratzeko eta bidelagunei eskerrak emateko egindako ekitaldian gogoratu zuten bezala, hasieran zenbait udalek sortutako mankomunitatea inoiz baino sendoago dago gaur egun.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zeanuriko Udalak UEMAko kide izatea erabaki du, aho batez

Zeanuriko Udalak UEMAko kide izatea erabaki du, aho batez