Borrar
Andoni Egaña bertsolariak eta Xabi Zabala musikariaren 'Enkarguz' emanaldi berria ikusteko aukera izango da Jose Mari Lopez

Urtarrilaren 26an egingo da urteroko Bertso Eguna

Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkaria eta bertso emanaldia barne, Barañainen, Nafarroan. Bertso Eskolen Egunak bat egingo du bertso egunarekin, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak ere urteroko batzarra egiteko baliatuko du hitzordua

Asteazkena, 19 abendua 2018, 12:55

Comenta

Urtarrilaren 26an izango da 2019ko Bertso Eguna, Barañainen, Nafarroan. Donostiatik kanpo abiatu zuen bideari segika, berriro ere kokalekuz aldatuko da Bertso Eguna. Azkena Mungian egin zen, eta urtebete berriarekin Barañainera helduko da, urtarrilaren 26an.

50. Bertso Eguna izango da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkaria eta bertso emanaldia barne. Bazkaria Barañaingo udaletxearen aurrean atonduko den karpan izango da, 15:00etan; emanaldia, ostera, auditorioan 19:00etan. Han izango dira kantuan Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Gallatebeitia bertsolariak. Bertso eskola izango da arratsaldeko emanaldiaren haria; Nerea Ibarzabal bertsolaria eta 'Aulki jokoa' saioan aurkezle ezagutu genuen Edurne Azkarate aritu dira prestaketa lanetan.

Horietarako txartelak eskuragai jarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Lehenago ere, goizean zehar, izango da zer egina, baita ere. 11:00etan 'Enkarguz' emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, Andoni Egañaren eta Xabi Zabalaren emanaldi berriaz.

Eguerdian, poteoa egingo da Euskal Herri osoko hamabi bertsolarirekin. Aitor Servier, Alaia Martin, Andoni Egaña, Arrate Illaro, Eli Pagola, Gorka Pagonabarraga, Mikel Lasarte, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Unai Iturriaga eta Xabi Igoa izango dira jaia animatzeko arduradunak.

Bertso Eskolen Egunak ere bat egingo du bertso egunarekin, eta egun berean, Nafarroako Bertsozale Elkarteak urteroko batzarra egiteko baliatuko du hitzordua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urtarrilaren 26an egingo da urteroko Bertso Eguna

Urtarrilaren 26an egingo da urteroko Bertso Eguna