Las diez noticias clave de la jornada

Udalerri txikietan berdintasun politikak garatzeko gida argitaratuko du Berdinsareak

Osoko Bilkuran udal legealdia amaitu bitarte landu beharreko ekintza plana onartu zen eta, besteak beste, Indarkeriaren biktimen arreta integralerako tokiko koordinazio protokoloak sortuko dira

Miércoles, 23 de febrero 2022, 12:23

Emakume eta gizonen berdintasuna erdiesteko bidean Euskadiko herri txikienetara ere heldu nahi du Bersinsareak, Emakundek eta Eudelek bultzatutako udalerrien sareak. Horretarako, egin berri duten Osoko Bilkuran hiru lan-ildo nagusi zehaztu dituzte udal legealdia amaitu bitarteko ekintza planean.

Publicidad

Lehenik, Euskadiko udalerri txikietan berdintasunak politikak garatzeko gida argitaratuko da eta kalitateari buruzko estandarrak txertatuko dira. Era berean, 'Berdintrukeak' ekimenaranekin politika publiko, esperientzia eta jardunbide egokiak trukatuko dira udalen artean.

Azkenik, 2030 Agendaren barnean, hainbat proiektu garatu edo agian jarriko dira. Esaterako zaintzen tokiko eredu bat ikuspegi feministatik, Indarkeriaren biktimen arreta integralerako tokiko koordinazio protokoloak, Virginia Woolf Basqueskolaren babestea eta Berdintasunaren aldeko tokiko hautetsien sarea bultzatzea.

Horixe izan zen osoko bilkuran Gorka Urtaran EUDELen elkarteburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak nabarmendutako «indarguneetako» bat, finkatutako jarduketa irizpideak oinarri hartuta garatuko diren ekintza eta protokolo koordinatuak.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak nabarmendu zuen Berdinsarea berdintasunaren arloko jardunbide egokien eta erakundeen arteko lankidetzaren adibide dela. Hain zuzen ere, Landaidak gogorarazi zuen EUDELen eta Emakunderen arteko berdintasunaren aldeko aliantza 2005ean Berdintasunerako Legea onartu ondoren sortu zela, eta adierazi zuen espero duela, orain, legearen aldaketa onartzea «pizgarri izatea aliantza hori are gehiago indartzeko eta berdintasunaren alde elkarlanean jarraitzeko.»

Publicidad

EUDELen izenean, Gorka Urtaranek bereziki nabarmendu zuen Berdinsareko kide izateak udalei dakarkien eskakizun handia. «Ez da erraza beti abangoardian egotea, baina animatu nahi zaituztegu gure aitzindari izaten jarrai dezazuen, zuen lanak 251 euskal udalerriei egiten baitie mesede. Elkarrekin egiten badugu aurrera, urrunago iritsiko gara eta gure ekintzek eragin positibo handiagoa izango dute gizartean».

Berdinsareak EAEko hiru lurraldeetako 77 euskal udalerri eta Aiarako kuadrilla biltzen ditu eta honen ekintzak EUDELek koordinatzen dituenez euskal udalerrien ehuneko ehunera hedatzen dira haren ekintzak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad