Jose Manuel Lujanbio 'Txirrita' (1860-1936)

Txirrita auzitara eraman zuten, eta irainengatik zigortu

1916an izan zen juizioa, Iruñean. Mikel Taberna idazleak egin du aurkikuntza, eta 'Bertsolari' aldizkarian publikatu

DV

Martes, 4 de septiembre 2018, 14:01

Txirrita akusatuen aulkian jarrarazi zuten orain ehun eta bi urte, Iruñean, Nafarroako Malerrekan zabaldu zen bertso-paper batengatik. Beraz, Xabier Leteren 'Gabon Txirrita' antzezlanean agertzen den fikziozko epaiketaz gain, Hernaniko bertsolariak izan zuen bene-benetako epaiketa bat ere. Gorabehera hau ezezaguna zen, eta orain Mikel Taberna idazle betararrak atera du argitara, 'Bertsolari' aldizkariak publikatu dion artikuluaren bidez.

Publicidad

Ustekabean hasi zen dena. Halako batean, amona Margaritaren anaia Luis Elgorriagaren datuak biltzen hasi zen Mikel Taberna. Afrikako gerrara eraman zuten 1921ean eta ez zen gehiago bueltatu. Bertsolari polita izan behar zuen. Hasi zen 'Diario de Navarra'-ren hemeroketan galbahea pasatzen eta bilatzailean 'versolari' hitza ipinita, 'Tribunales' saileko albiste batekin egin zuen topo: «El conocido versolari 'Chirritak' –creemos que es de Hernani–, José Manuel Lujambio, y el vecino de Legasa Tomás Alcaine ocuparon ayer el banquillo ante el Tribunal de Derecho, acusados de delitos de injuria y calumnia al alcalde pedáneoque fue de Legasa Eusebio Babace». 1916ko urriaren azken eguneko albistea zen.

Epaiketaren sententziari buruzko berria handik egun gutxira argitaratu zuen egunkari berak, azaroaren 10ean. Kondenatu egin zituzten, hala legasarra nola hernaniarra.

Tomas Alkaineren eskariz atera zituen bertso haiek Txirritak. Eta oinarrian 1913ko gertaera bat dago, alegia, dinamita-kartuxo baten leherketa. Babazek auzitara eraman zituen orduan Alkaine eta beste bi lagun bere etxe ondoan kartutxo hori leherrarazi zutelako akusazioaren pean.

1916an, orduko berrogei pezeta ordaindu zizkion Alkainek Lujanbiori bertsoak egitearen truke. Hamar zentimotan saldu zen paper bakoitza. Bertso sortaren mamia dinamita kartutxoaren afera da eta Babazek juzkatzen zuen bera barregarri gelditzen zela.

Kalumnia egitetik absolbitu egin zituzten Alkaine eta Txirrita, baina irainengatik kondena izan zuten: «Delito de injurias graves, por escrito y con publicidad». Zigorra: 250na pezetako isuna, eta prozesuko kostuaren erdia erdi bana ordaindu beharra. Alkainek ordaindu zuen isuna, Txirritak ez, ezin izan zutelako inon aurkitu. Mikel Tabernaren susmoa da beharbada Iparraldera egin zuela ihes aldi baterako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad