Borrar

Behatokiak helegitea jarri dio Osakidetzako logopeden lan-deialdiari

Euskara merezimendu gisa soilik puntuatzeak «pazienteen behar bezalako zerbitzua eskaintzeko neurri desegokia» dela dio Behatokiak, eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideen urraketak eta okerreko diagnostikoak gertatzeko arriskuaz ohartarazi du

Osteguna, 13 urtarrila 2022, 14:52

Comenta

Osakidetzak Logopedian Diplomadunak kontratatzeko egin berri duen deialdiaren oinarriekiko helegitea aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, «oro har ez delako derrigorrezko betekizuna euskararen ezagutza» eta, horrenbestez, Osakidetzako Logopeda lanpostuak euskara jakin gabe ere lortu daitezkeelako. Behatokiaren ustez, «euskal hiztunen hizkuntza-eskubideen urraketa» dakar horrek, eta «okerreko diagnostikoak gertatzeko arriskuaz» ere ohartarazi du.

Abenduaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hainbat ebazten argitaratu ziren, zeinaren bidez onartzen ziren «estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko» zenbait profesionalentza, horien artean zeudelarik, beste batzuen artean, Logopedian Diplomadunak.

Zehazki, zortzi destino betetzeko deialdia egiten da: lau txanda askeko deialdian eta beste lau sarbide orokorrekoan. Baldintzak berdinak dira denentzat, eta ez da agertzen inolako hizkuntza eskakizunik. Euskararen ezagutza, hain zuzen, merezimenduen artean azaltzen da, gehienez ere 20 puntuko ekarpena egin dezakeen 'Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa' atalean. Merezimenduei dagokienez, lan esperientziak egin dezake ekarpenik handiena, 60 puntuetaraino heldu baitaiteke. Euskararen kasuan, 2. Hizkuntza Eskakizuna edukitzeagatik 18 puntu eskaintzen dira eta 1. Hizkuntza Eskakizuna edukitzeagatik 9 puntu. Behatokiaren ustez, «puntuaketa soila, pazienteen hizkuntza-eskubideak bermatu eta behar bezalako kalitatezko zerbitzua eskaintzeko neurri desegokia» da.

Gehienez ere, 19 puntu

Helegitearen berri emateko zabaldu duen oharrean gogorarazi du, halaber, aldi baterako kontratazioez gain «8 bat logopeda lan-postu» daudela Osakidetzan. Zortzi lan-postu finko horietatik «hiruk baino ez dute derrigortasun data iraungita (2. Hizkuntza Eskakizuna) eta, ondorioz, besteetan ez da nahitaezkoa euskarazko ziurtagiria edukitzea» Behatokiak uste du «beraien lanarekiko ezinbesteko betekizuna beharko lukeela», eta beraz, badela garaia «Osakidetzak egungo plazen derrigortasun-datetan aurrerapauso sendoagoak egiteko». Kasu honetan, dio, «logopeda guztiei galdegin beharko zitzaien euskararen ezagutza, ez soilik plantillan derrigortasuna duten lan-postuetakoei».

Izan ere, «ahotsa, mintzaira eta hizkuntzari lotutako patologiak ebaluatu, diagnostikatu eta tratatzeaz arduratzen den osasun profesionala da logopeda eta bere praktika klinikoan hizkuntza, komunikazio tresna izatetik harago, azterketaren, diagnostikoaren eta interbentzio klinikoaren muina da. Beraz, bertoko hizkuntza egoki menperatzea nahitaezkoa izan beharko litzateke». «Adituen esanetan -dio Behatokiak- paziente elebidunak gaztelaniaz bakarrik aztertzeak diagnostiko okerra eta infra-diagnostikoa eragin ditzake, erreabilitazio funtzional handiena lortzeko aukerak mugatuaz».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Behatokiak helegitea jarri dio Osakidetzako logopeden lan-deialdiari

Behatokiak helegitea jarri dio Osakidetzako logopeden lan-deialdiari