Borrar

'Salto!' udalekuetan izena emateko epea ireki du UEMAk

Aurten bi txanda izango ditu udalerri euskaldunetako gazteentzako proposamenak: ekainaren 24tik uztailaren 2ra eta uztailaren 4tik 12ra

J. Agirre

Ostirala, 1 martxoa 2024, 14:01

Comenta

UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako 'Salto!' udalekuak antolatu ditu aurten ere, bi txandatan, ekainaren 24tik uztailaren 2ra eta uztailaren 4tik 12ra. Ibiltaria izango den ekimenari begira, izen ematea jada ireki da eta 2006. eta 2009. urteen artean jaiotako haurrak martxoaren 31 arte apuntatu ahalko dira. Jasotako eskari guztietatik txanda bakoitzerako 60 hautatuko dira.

Udalekuak Arantzatik irtengo dira Elizondorako bidea egingo dute gazteek Doneztebe eta Oronoz-Mugaire zeharkatu ondoren. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte gazteek, eta herri batetik bestera oinez mugituko dira.

UEMAk jakinarazi duenez, euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira bere ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei eta udalerri euskaldunei buruzko 'Hedatu' hezkuntza proiektua abian du, eta ikastetxeetan ere ari dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, LHko, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Udalerri euskaldunak eta arnasguneak giltzarriak direla nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatzea eta saretzea lortu nahi da 'Salto!' udalekuekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Salto!' udalekuetan izena emateko epea ireki du UEMAk

'Salto!' udalekuetan izena emateko epea ireki du UEMAk