Kontseilua

Oibarren Haur Eskola irekitzeko eskaria ukatu dutela salatu dute

Herriko familia eta bizilagunek agerraldia egin zuten atzo Nafarroako Gobernuaren jarrera salatzeko

Jon Agirre

Donostia

Martes, 18 de junio 2024, 09:01

Oibarren (Nafarroa) Haur Eskola irekitzeko eskaria Nafarroago Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak atzera bota duela salatzeko agerraldia egin zuten atzo. Erabakiaren bitartez euskaraz ikasteko eskubidea «sustatu eta normalizatzeko» bidea oztopatzen dela iritzi zuten, izan ere 2017ko ekainetik udalerria eremu mistoan dago -hala erabaki zuen parlamentuak- eta, beraz, ezezkoa «euskarazko irakaskuntzari buruz Euskararen Legeak ezartzen duenaren kontrako norantzan» doala adierazi zuten. Ildo horretan, irailean hasiko den 2024-2025 ikasturterako haur-eskola martxan jarriko dela «bermatzeko behar diren neurriak eta erabakiak» hartzeko eskatu zuten. 800 biztanle ditu herriak 2017ko datuen arabera eta zehazki, hamar dira erantzunaren zain dauden familiak.

Publicidad

Euskarazko adierazpena irakurri zuten Hizkuntz Eskubideen Behatokia zuzendari Agurne Gaubekak, Oibarko udaleko zinegotzi Asier Martínezek eta Ekaitz Mateo kaltetutako haurren gurasoak. Gaztelaniazkoa, berriz, Sortzen Elkarteko Eneko Elizarik, Oibarko udaleko zinegotzi Asier Martínezek eta Edurne Sesma gurasoak.

Testuak dioenez, proiektua «ongi pentsatu eta hausnartutakoa» izan da eta, beraz, «apustu serio eta errealista». Besteak beste, herriko jaiotza-tasak izan duen gorakada kontuan hartu dutela diote kaltetuek eta, Haur Eskolak, «biztanleria finkatzeko landa-ingurunea sortzeko eta eraldatzeko beharrari, lana, familia eta bizitza uztartzeko konpromisoari eta laguntzari» erantzuten dioela, euskaraz ikasteko eskubidea «sustatu eta normalizatzeaz» gainera.

Oibarko Udalak otsailean bidali zuen Haur Eskola bat irekitzeko interesa agertzen zuen adierazpena eta prozesuak ezartzen zuen bezala maiatzean osatu zuen dokumentazio guztiarekin. Era horretan, aurre-matrikula aldi bat antolatu zen, baliabide horren babesa berresteko: 10 familiak eskatu zuten 1-3 urteko seme-alabak Oibarko Haur Eskolan matrikulatzea. Agerraldian azaldu zutenez Ekainean, matrikulazio-epea hasi baino egun bat lehenago, Hezkuntza Departamentua telefonoz jarri zen harremanetan Udalarekin, euskarazko plazen eskaintza dela eta, haur-eskolaren irekiera baimenik ez zutela emango adieraziz. Izan ere, saileko arduradunaren arabera, euskarazko hezkuntza-etapa hasiaz herrian euskaraz jarraitzeko aukerarik ez dagoenez, ikastetxearen egoera baldintzatu dezake.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad