Las diez noticias clave de la jornada
EUSKARALDIA

Martxan da Euskaraldia

Euskararen aldeko hirugarren ariketa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, norbanako zein entitateei begira

Miércoles, 28 de septiembre 2022, 21:47

Euskaraldirako bi hilabeteren faltan belarriprest edo ahobizi gisa parte hartzeko epea ireki dute gaur Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldian. Euskara eta euskararen erabilera sustatzeko hirugarren ariketa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurten eta norbanakoek zein entitateek parte hartu ahal izango dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurreko bi ekimenetan belarriprest edo ahobizi izan direnek parte hartzea berretsi baino ez dute egin beharko, www.euskaraldia.eus gunean sartuta edo posta elektronikoan jasoko dituzten mezuen bidez. Entitateei dagokienez, denda, elkarte, kirol-talde, enpresa edota erakundeek urriaren 31ra arte izango dute ariguneak jakinarazteko epea. Euskaralditik informazioa eta aholkuak ematen jardungo dute herri batzorde eta koordinazioko kideen bitartez.

Publicidad

«Beste behin ere, lortu nahi dugu herritarren hizkuntza ohituretan eta praktika linguistikoetan euskarak gero eta leku zabalagoa izan dezan», azaldu dute agerraldian. Ildo horretan, orain hasi eta ariketa bukatzen den arte Euskaraldian parte hartuko duten belarriprest eta ahobiziei informazioa eta aholkuak ematen jardungo dute ekimena antolatzen ari diren herri batzorde eta koordinazioko kideek.

Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldian herrietako batzordeetako kideak, entitateetako arduradunak, euskalgintzako eta gizarte alorreko kideak eta erakundeetako ordezkariak izan dira. Mirari Martiarena eta Kepa Errastiren gidaritzapean, ekitaldiaz gozatu ahal izan dute bertaratuek: bakarrizketak, herri batzordeetako kideen ekarpenak, Zirkuolako kideen eskutik ikuskizuna, erakundeetako ordezkarien hitzartzeak eta Liher taldearen musika emankizunaz gozatzeko aukera izan dute, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad