Borrar
Lobo Altuna
Maiatzaren 14an izango da Herri Urrats 'Urratsak zubi' lelopean

Maiatzaren 14an izango da Herri Urrats 'Urratsak zubi' lelopean

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festaren 40. urteurrena izango da eta kantua Su Ta Gar taldeak sortuko du

Jon Agirre

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 25 de enero 2023, 13:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Urratsak zubi' lelopean azken 40 urteetan «Iparraren eta Hegoaren, euskararen eta jendartearen artean, Seaskaren eta jendartearen artean, Ikastolen eta jendartearen artean» Herri Urratsek egindako zubi-lana azpimarratu nahi izan dute eta etorkizuna segurtatzeko eta zimenduak indartzen jarraitzeko beharrezkoa dela nabarmendu.

Herri Urratseko antolatzaileek 2023ko ekimena aurkezteko agerraldian azaldu dutenez, edizioa «sorpresaz betea» etorriko da. Ildo beretik doa 2023ko edizioaren logoa, baina asteazken honetan hanka bat soilik aurkeztu dute eta «hurrengo asteetan laguntxo batzuk» ere gehituko zaizkiola. Urteurren berezia izanik « egindako ibilbide emankorrari» eman nahi diote. Hala, euskaltzale orori dei egiten diogu egun hori egutegian gorriz markatzera eta gurekin batera ospakizunean parte hartzera.

Egun handia ospatu aurretik, gainera, egitarau oparoa antolatu dute Herri Urratsen sustatzaileek. Besteak beste, martxoaren 5ean Hitzetik Urratsera bertso saioan Euskal Herriko txapelketako zortzi finalistak arituko dira eta apirilaren 2an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin «festa erraldoia» izango da 35 urte bete dituztela ospatzeko.

Azkenik, antolatzaileek esker hitzak izan dituzte duela urtebete Herri Urratsek izandako erantzunagatik. «Oraindik ere barnean dugu egun hark utzitako energia: Milaka eta milaka euskaltzalek erantzun zioten egindako deialdiari eta egun ederra ospatzeko parada izan genuen, finkatutako helburu kualitatiboak zein kuantitatiboak aise betez», adierazi dute.

Abestia Su ta Gar taldearen esku

Iparraldeko ikastolen aldeko festak jakinarazi duenez 2023ko Herri Urrats-en kantua Su Ta Gar taldeak sortu du eta kantua udaberrian egongo da entzungai. Eibarko taldeak duela hilabete gutxi kaleratu du azken lana, 'Alarma'. Orain, datorren egunetan, Donostiako Elkar estudioetan grabatuko da eta bideokliparekin batera aurkeztu.

1984az geroztik antolatu da Herri Urrats maiatzeko bigarren igandean eta pandemiako urte zailen ostean iazkoa «itzuleraren» urtea izan zen bultzatzaileentzat, Pello Reparaz eta Erramun Martikorenak egindako abestiak jasotzen zuen bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios