Larraitz Ariznabarreta, New Yorkeko City Universityko ikertzaile gonbidatua
Kulturaniztasunean doktorea eta euskal ikasketetan aditua, Etxepare Euskal Institutuaren Bernardo Atxaga Katedrako ordezkarria izango da
J. E.
Larunbata, 20 iraila 2025, 17:48
Larraitz Ariznabarreta kulturaniztasunean doktorea eta euskal ikasketetan aditua izango da Etxepare Euskal Institutuak New Yorkeko City University-n sustatzen duen Bernardo Atxaga Katedrako aurtengo ikertzaile gonbidatua.
Katedran zehar landuko duen ikastaroak 1960ko hamarkadako euskal poesiaren belaunaldia: literatura, militantzia eta utopia' du izena, eta 1960ko hamarkadan Euskal Herrian sortu zen poesia konprometituaren agerpena eta bilakaera izango ditu aztergai. Besteak beste, 'Historia eta brandingaren artean: Euskal Herriko eraldaketa kultural eta politikoak 1970. hamarkadatik' mintegi-hitzaldia eskainiko du Ariznabarretak, irailaren 19an.
Larraitz Ariznabarreta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da. Aurretik, Boise State University-n eta Renoko University of Nevada unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroan aritu da irakaskuntza eta ikerkuntza lanetan.
Hainbat libururen eta artikuluren egilea
Bere ikerketa jarduera euskal kultur ikasketen arloan garatu du, eta ikuspegi horretatik aztertu ditu euskal kulturaren barruan sortutako artefaktu historiko zein garaikideak, testuinguru estetiko, politiko eta sozialekin elkarreraginean. Bere ikerketa esparru nagusiak euskal kulturaren adierazpide anitzen azterketan eta horiek botere egiturekin duten harreman dinamikoan ardaztu dira.
Suscríbete y disfruta una experiencia sin límites. Entérate de las noticias que importan, mantente al día con los últimos acontecimientos y profundiza en el análisis de la actualidad. Disfruta de acceso sin límites a nuestras secciones desde cualquier dispositivo.
Etxepare Euskal Institutuak nabarmendu duenez, Ariznabarretak euskal literatura eta kultura garaikidearen zein historikoaren inguruko hainbat artikulu zientifiko eta liburu atal argitaratu ditu nazioarteko aldizkari akademikoetan eta argitaletxe espezializatuetan.
Hainbat libururen egilea ere bada, besteak beste, 'Martin Ugalde: Cartografías de un discurso' (2015), 'Espacios de la heterodoxia del exilio' (2017), 'Notes on Basque Culture: The Aftermath of Epics' (2019), 'Memory and Emotion: (Basque) Women's Stories. Constructing Meaning from Memory' (Nere Leterekin elkarlanean, 2022), 'Bertso Eskolak: The Schools of Improvisational Verse Singing' (Iñaki Arrieta Baro eta Xabier Irujorekin elkarlanean, 2022), eta 'Historiography, Myth, Literaturé' (2023) lanena.