Kontseilua: «Nafarroako Gobernu akordioa atzerapausoa da euskarari dagokionez»
Kontseiluarentzat «ez da inolako berrikuntza esanguratsurik jaso» duela lau urte hasitako legegintzaldiaren akordio programatikotik
PSNk, Geroa Baik eta Zurekin-Contigok 2023-2027 legegintzaldirako Nafarroako Gobernu berria eratu eta Maria Chivite lehendakari izendatzeko sinatu duten akordio programatikoa «atzerapausoa» dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak, bai hizkuntza-auziari zein euskarari eta honen tratamenduari dagokionez. «Ez da inolako berrikuntza esanguratsurik jaso duela lau urte hasitako legegintzaldiaren akordio programatikoaren eta 2023 honetan publiko egin berri dutenaren artean», dio komunikatuak.
Publicidad
Izan ere, hizkuntza-politikaren atalari dagokionez, hamaika puntu jasotzen zituen 2019ko akordioak. Akordio berrian, aldiz, hamaika horietarik zortzi berdin-berdin mantendu dira, bi desagertu eta bat desadostasunen atalera pasa da. Beraz, bi dokumentuen edukiak aztertuz gero, objektiboki atzera egin dela ondorioztatu daiteke.
Aldaketarik larriena, Kontseiluaren iritziz, Euskararen II. Plan Estrategikoa garatzea jasotzen zuen puntua desadostasunen atalera pasatu izana da. Aurreko legegintzaldian Nafarroako Gobernuak prozesu parte-hartzaile zabal bat egin zuen, non Nafarroa osoko gizarte eragileek eta alderdi politiko guztiek parte hartu eta ekarpenak egin zituzten. 2021ko abenduaren 21ean, Euskararen Nafar Kontseiluan planaren azken proposamena bozkatu eta onartu egin zuen, eta Kontseiluak planaren anbizio falta nabarmendu bazuen ere, Gobernuak jarraian blokeatu eta kajoi batean gorde zuen. Nola uler daiteke Euskararen Plan Estrategikoa garatzea adostu zuen Gobernu berak lau urte beranduago honen onarpena desadostasunen atalera pasa izana? Zein plangintzaren arabera gauzatuko da orduan hizkuntza-politika datozen urteotan?
Gainera, lehenengo puntutik hasita, euskararen normalizazioa eta sustapena konfrontazioarekin eta diskriminazio-sentimenduekin lotzen dira, baina herritarron hizkuntza eskubideen inolako aipamenik egin gabe.
Kontseiluak onartezina deritzo balizko desadostasunaren aitzakiarekin hizkuntza-eskubideen aitortzan eta bermean aurrerapauso bakar bat ere jaso ez izanari. Desadostasuna argudiatuz, milaka nafarri eskubideak ukatzen jarraitzeari, bizitokiaren arabera herritarren diskriminazioa betikotzeari.
Publicidad
Honi loturik, akordio berriaren zazpigarren puntuari begiratuta, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunaren gomendioak eta Adituen Komitearen Ebaluazio Txostenean jasotakoak aintzat hartuko direla irakur daiteke. Hala ere, gogoratu behar da Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak bera zonifikazioa berrikusteko eskatu ziola Nafarroako Gobernuari, euskaldun gehien biltzen dituen «eremu misto» delakoan eskubide ugari ez zaizkielako aitortzen herritarrei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión