Josune Irabien izango da da Emakundeko idazkari nagusia
Zuriñe Elordiren ordezkatuko du karguan
DV
Asteazkena, 21 ekaina 2023, 13:15
Miren Josune Irabien Marigorta izango da Emakundeko idazkari nagusi berria, astearte honetako Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak hala izendatu ostean. Era honetan, Zuriñe Elordi Romero ordezkatuko du Emakumearen Euskal Erakundeko karguan.
Irabien Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna eta Hizkuntza Plangintzan espezializatua da, eta Jaurlaritzako Toki Administrazioarekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari izan da 2020tik, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez
Aurrez politikagintzan ibilbide luzea du Emakundeko idazkari nagusi berriak, izan ere 2011-2020 epealdian Amurrioko alkatea izan zen 2020ko azaroan, legegintzaldiaren erdialdean, kargua utzi zuen arte. Bere lekukoa Txerra Molinuevo alkateordeak bete zuen, azkeneko udal hauteskundeetan berretsiz.
Alkate zen bitartean Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko Batzorde Betearazleko kidea izan zen. Aro berdinean Eudelek eta Emakundek sustatutako Basqueskola emakume hautetsien ahalduntzerako eskolan parte hartu du, eta hari lotuta jarraitzen du 'Bidelagun' tokiko hautetsiei laguntzeko programaren bidez.
Orain, Josune Irabien Miren Elgarrestak zuzentzen duen Emakundeko idazkari nagusi izango da eta Zuriñe Elordi Romero, orain arte karguan zegoena eta Gasteizko Udalerako jeltzaleen zerrendan bederatzigarrena zena.