Hizkuntza politiken inguruan «adostasun soziala sendotzeko jauzia» egingo du Kontseiluak
Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak, hizkuntzaren erronkei buruz hitz egin du urteko irakurketa ekitaldian
macarena tejada
Jueves, 28 de noviembre 2019, 13:44
«Adostasun sozial trinkoak eraikitzeko jauzia» egingo duela esan du gaur Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Eragile ezberdinak bildu ditu ostegun honetan Kontseiluak urteko irakurketa ekitaldiaren inguruan. Besteak beste, Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak, eta Anabel Arraiza kazetariak Kontseiluak 2019an zehar euskararen normalizarioari dagokionez zer pausu eman dituen azaldu dute.
Herri gogo indartsua dagoela azaldu du Bilbaok eta hori horrela dela frogatzeko, Euskaraldiari eta Korrikari buruz hitz egin dute. «Ez dago hizkuntza bat eta euskararen normalizazioa ulertzerik, herri gogorik gabe».
Baina Kontseiluko ekitamen honen kakoa ondorio nagusietan datza. Aurrera begirako jardunari dagokionez, gogoratu dute duela bi urte hizkuntza-politiken berrikuspena egin beharra agertu zutela urteko irakurketan, eta iaz, hizkuntza politiketan akordioak lortu behar direla agerian geratu zela. Aurten «adostasun sozial eta politikoen norabidea zehazteko» garrantzia azpimarratu du Kontseiluak. Eta horretarako «ondorioztatu du bi jauzi egen beharra dagoela. Lehenik eta behin, hizkuntza-politiken inguruko adostasun sozialak eraikitzeko prozesu sendoa abian jarri, eta ondoren, adostasun politikorako jauzia egin».
«Jauzia egiteko ekimena abian jarriko dugu. Horren bitartez, gizarte eragileak hizkuntza-eskubideekin lotutako proposamen batean sueltan artikulatu eta aktibatu nahi ditugu, eta honela, hizkuntza-politikaren gaiari agendan lekua egitea lortuko dugu», esan du Bilbaok.