Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Hizkuntza Eskubideen Egoera 2022

Hizkuntza eskubideen kexen %65ak sektore publikoaren izan zuen zerikusia 2022an

Sektore pribatuan hizkuntza eskubideetan «atzerapausoak» atzematen ari direla ohartarazi du Behatokiak

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 13 de abril 2023, 15:10

Behatokiaren 'Euskararen Telefonoak' 2022an jasotako 976 kexen %65ak sektore publikoaren izan zuen zerikusia, batik bat administrazioarekin zerikusia duten harremanetan. Hala ere, ez da instituzioak nabarmendu duen arazo bakarra, iazko datuak aztertu ostean «sektore pribatuan atzerapausoak» atzeman dituela salatu baitu.

Publicidad

Euskal Herrian zehar hizkuntza eskubideekiko izandako hutsune nagusiak jasotzen dituen 'Hizkuntza Eskubideen Egoera 2022' txostena aurkezteko egindako agerraldian izan dira Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria eta Garbiñe Petriati Behatokiko teknikaria. Hutsune, muga eta oztopo nagusi horien testigantzak eskaini dituzte bideo bitartez zenbait herritarrek agerraldi hasieran.

EAEn zerbitzu telematikoetan jarri dute ardura herritarrek, tramite batzuk euskaraz egin ezinik aurkitu baitira eta beste askoren euskarazko funtzionalitatea zalantzan ezarri baita. Zehazki, hizpide nagusietako bat Lanbide izan da euskarazko eskaintza eza (ikastaroak) eta lan deialdietako azterketa eta probak euskaraz egin ahal izateko arazoengatik.

Tokiko administrazioetan udalek azpikontratatutako zerbitzuek pilatu dituzte kexa gehien, bereziki Bizkaian, non administrazioek pilatutako 627 erreklamazioetatik 92 han eman diren, 11 Bilbokoak batuz gero. Gipuzkoan 26 izan dira (13 Donostian) eta Araban 30 (26 Gasteizen).

«Zoritxarreko sentipena»

Aurkeztutako memoriak nabarmentzen duen bezala, balantzea egiterakoan Behatokiak «zoritxarreko sentipena» azaleratu du, «aurrera baino atzera» egiten ari delako hizkuntza eskubideen ataka, izan ere instituzioaren salatu duenez «herritarrek jasaten dituzten urraketak ez dira atertu». Ildo horretan kokatu dituzte 2022an auzitegietatik heldutako Irungo, Laudioko eta Orkoiengo epaiak, «euskararen biziberritzea xede duten politikak eraisteko asmoa duen oldarraldi judizial baten lekuko». Hauek kaltea hiru geruzatan eragiten dutela salatu du Behatokiak: lehenik, epai bakoitzak herritarrei sortutakoa; bigarrena, sortzen duten jurisprudentzia; eta, azkenik, mamuek bultzatutako neurri murriztaileak.

Publicidad

Petriatik zehaztu duenez, 2021eko datuekin alderatuta kexen jaitsiera txiki bat izan da. Hori bai, azpimarratu du memoria «errealitatearen lagin» bat dela eta jakin badakitela «herritar askok zerbitzuak euskaraz eskatzeko erreparoa izan dutela, atzerapenak edo bestelako albo-kalteen beldur, eskubide urraketa gisa identifikatu gabe». Berau sistema osoaren hutsuneen adierazle da Behatokiko teknikariaren hitzetan.

Azkenik, memoriak praktika onak ere nabarmentzen ditu, hau da, 'Euskararen Telefonoan' herritarrek helarazitako zoriontzeak. 2022an zehar 54 izan ziren eta, besteak beste, eredugarritzat jo zituzten iragarki, komunikazio edo arreta ematerako unean izandako jarrerak daude.

Publicidad

Amaitzeko, hizkuntza eskubideak herritar guztienak diren heinean, horiek bermatzea eta euskararen normalizaziorako pausuak ematea «enpresa, elkarte eta erakunde guztien gizarte erantzukizuna» dela nabarmendu du Behatokiko zuzendariak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad