Hiru legelari-aditurekin mahai ingurua euskara eta administrazioak mintzagai izateko
'Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak' mintegi eta proposamenaren aurkezpena izango da ostiralean Andoainen
J. A.
Lunes, 11 de marzo 2024, 17:19
Euskara azken hiletan, maiz, albiste izan da eta ez beti albiste baikorrengatik. Besteak beste lerroburuetara eraman dute hizkuntza epaitegietatik heldutako erabaki eta sententziek eta hauen testuinguruan antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak Telesforo Monzon eLaben Txillardegi Gogoeta Guneak ekimenarekin batera 'Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak' mintegi eta proposamenaren aurkezpena. Ostiral honetan, martxoak 15, izango da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkeko auditorioan eta bertan izango dira Eva Pons (UB, Katalunia), Carlos Amoedo (UDC, Galizia) eta Iñigo Urrutia, Nahi duen orok streaming bidez jarraitu ahalko du BerriaTB bidez.
Publicidad
«Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozeduretako hizkuntza-eskakizunei buruzko epai berriek agerian utzi dute toki-administrazioetako, foru-administrazioetako eta autonomia-erkidegoetako herri-administrazioetako hizkuntza-plangintzaren ereduaren oinarri diren arau-oinarrien ahultasuna. Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretuak ez du arazoa konpontzen», dio aurkezpen testuak.
Horretarako hiru legelari-adituk parte hartuko dute. Alde batetik, Eva Pons i Perera izango dugu, Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide Doktorea eta Konstituzio Zuzenbideko eta Filosofia Politikoko irakaslea, eta bestetik, Carlos Alberto Amoedo Souto, Coruñako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko Katedraduna. Katalunian eta Galizian funtzio publikoa arautzeko legediaz arituko dira.
Ondoren, Iñigo Urrutia Libarona EHUko Administrazio Zuzenbideko irakasle agregatuak, Txillardegi Gogoeta Gunearen eskariz, EAEn pairatzen ari den higadurari legegintzatik erantzuteko premiazko neurri zehatzak proposatuko ditu eztabaidarako
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión