Herri Urratseko programa aurkeztu dute
Musikaz blai izango da Iparraldeko Ikastolen aldeko jaiaren 40. edizioa
J. Agirre
Jueves, 27 de abril 2023, 12:40
«Adin eta gustu guztietara moldatua» dagoen programazioa aurkeztu dute Herri Urratserako 40. urteurrena ospatzeko, «kalitatezkoa eta zabala». Jada maiatzaren 14an Senpereko lakuan izango diren talde batzuk sare sozialen bitartez aurreratu ditu antolakuntzak, baina orain eskura jarri du zerrenda osoa, bai eta zein gunetan izango diren ere.
Publicidad
Araba gunean haurren txokoak ez ezik eszenak ere indar berezia izango du, lekuz aldatu eta 95 metroko luzera izango duena. Besteak beste Haize Arroxa, Tiktara, Neomak, zetak, Gozategi edo Holako Deluxe taldeak izango dira taulan.
Lapurdi gunean, janariari loturikoan, goizean Senperetarrak izango dira kantuan eta bazkariak alaitzeko Kuxkuxtu txaranga arituko da.
Nafarroa BADOK gunean, jende gazteari begirako espazioan, egitarau berezia izango da «jende helduagoari ere lekua» egingo diolako antolakuntzak. Hala, Patxi eta Konpainia ikuskizunak dantzan irekiko du eta jarraian arituko dira Hazparneko Mister Saguak taldea. Oholtzan izango dira ere Xutik, Delirium Tremens, Su ta Gar edo SFM taldea.
Dantzarekin lotura estua duen Gipuzkoa gunean emanaldi ugari izango dira. Estitxu Robles kolegiko gazteek irekiko dute Dantzaz konpainiarekin egindako ikastaldiaren emaitza erakutsiz. Ondoren Oinak arin, Herri Urrats Kantuz, Txingilika, Begiraleak eta dantza erakustaldiekin bukatzeko Los Chancaires. Itxiera Andoni Ollokiegi bakarlariak emango dio.
Azkenik, Lapurdi gunean puzgarriak izango dira egun osoan zehar, eta bi izango dira antzerki emanaldiak: batetik, Kaiku enpresak jasangarritasunari buruz eskainiko duena eta, bestetik 15:00etan Eidabe antzerki taldearen Gora bihotzak' ikuskizun berezia.
Publicidad
Senpereko lakura hurbiltzea errazteko eta auto pilaketak saihesteko antolakuntzak autobusak antolatuko ditu. Ostiraletik aurrera salgai izango dira 10 eurotan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión