Borrar
Mahai-inguruaren irudi bat. Kontseilua

Gobernu eraketari begira hizkuntzen auzia «erdigunean kokatzea» eskatu diete alderdiei

Galizian egindako mahai-inguruan oldarraldi judizialen aurrean ardura plazaratu dute eragileek eta «abagune politikoa» baliatzeko deia egin

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 2 abuztua 2023, 12:43

Comenta

Pasa den uztailaren 25ean, Galiziako Nazio Egunarekin bat eginez, hizkuntza gutxituen aldeko eragile nagusiak Santiago de Compostelan elkartu ziren hizkuntza bakoitzaren egoeraren berri eman eta estrategiak partekatzeko mahai inguru batean Euskalgintzaren Kontseiluak jakinarazi duenez. O Festigal jaialdian txertatuta, bertan izan ziren galizieraren aldeko A Mesa pola Normalización Lingüística, katalanaren aldeko Plataforma per la Llengua eta Acció Cultural del País Valenciá, eta euskararen aldeko instituzioa ere. Idurre Eskisabel idazkari nagusiak eta Paul Bilbaok parte hartu zuten mahai inguruan.

Hizlariek hizkuntza gutxituen aurkako «oldarraldi judizialaren» aurrean kezka partekatua erakutsi zuten eta pasa den uztailaren 23ko hauteskundeen osteko «abagune politikoa bestelako jarrera eta politika batzuk bideratzeko bermeak lortzeko» baliatu behar dela aldarrikatu zuten hizkuntza gutxituen normalizazio eta biziberritze prozesuaren bidean aurrera egiteko behar diren politika publikoak egikaritu ahal izateko. Hala, gobernu berriaren eraketari begira hizkuntzen auzia «negoziazioaren erdigunean kokatzea» eskatu zieten alderdiei. «Estatuari gutxieneko bermeak eskatu behar zaizkio oldarraldi judiziala normalizazioaren bidean oztopoak eta atzerapausoak eragiten ari delako», adierazi zuten.

Zentzu horretan, aurreko legegintzaldian legez besteko proposamen baten bueltan mahai gainean jarritako hainbat gutxieneko ekarri zituzten gogora, esaterako hizkuntzek beraien lurralde guztietan ofizialtasuna izan dezatela; Estatuko administrazio periferikoan eta Justizia administrazioan iraulketa bat egotea «Europako Kontseilutik datorren eskariari erantzunez» edota ikus-entzunezkoetan hizkuntza gutxituen presentzia handitzea, «bereziki streaming bidezko nazioarteko plataformetan eta haurrei zuzendutako edukietan». «Ezin da gertatu berriz ere, beste 4 urtez hizkuntza gutxituen eta beraz hizkuntza eskubideen afera negoziazioetatik kanpo gelditzea» eskatu zuten.

Azkenik, eskuin muturraren goraldia izan zuten hizpide. Partaideen iritziz, fenomenoa ez da soilik Estatu espainiarrean gertatzen ari, baizik eta Europan eta mundu osoan hedatzen ari den joera globalizatu moduan aztertu behar da. Nabarmendu zuten joera horrek jendarteko marko politikoak eskuinera lerratu dituena politika publiko guztietan, baita hizkuntza gutxituenen kasuan ere, eta, beraz, gutxiagotutako hizkuntzen kontrako jarreren hedapena. Abagune horretan, berezko hizkuntza gutxituen aldeko borroka ezinbestekotzat jo zuten mundu justuago eta bizigarriago baten aldeko bidean. Ondorioz, noranzko horretan lan egiten duten eragileak ezinbesteko aliatutzat jo zituzten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gobernu eraketari begira hizkuntzen auzia «erdigunean kokatzea» eskatu diete alderdiei

Gobernu eraketari begira hizkuntzen auzia «erdigunean kokatzea» eskatu diete alderdiei