Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Idurre Eskisabel elkarrizketan. borja luna
Kontseilua

Idurre Eskisabel: «Eremu guztiak izan beharko lirateke eroso euskaldunontzat»

Idurre Eskisabelek nabarmendu du zenbait gai korapilatsutan «hizkuntzaren aldetik eta Kontseiluaren bidetik» etorri direla adostasunak

Domingo, 18 de diciembre 2022

Erakundea heldutasun betean dagoela bilakatu da Idurre Eskisabel 1997an «euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragiteko» sortu zen Kontseiluaren idazkari nagusi. «Noranzkoa jarrita dago, eta nahiko genuke aurrera begira ere noranzko horretan sakontzea» dio, jardunaren oinarria talde-lana izango dela nabarmenduz.

Publicidad

Noranzko hori da, hain zuzen, «adostasun soziala ahalik eta zabalena izatea, eta termino horietan erantzutea egoerari. Hizkuntza-auzi bat dago, hizkuntza-gatazka bat, eta ikusi behar dugu nola erantzun horri modu ahalik eta egokien eta justuenean, bizikidetzarako oinarri sendoak jar ditzan». «Orain arte euskalgintza esan diogun honetako ahalik eta eragile eta norbanako gehienekin zein beste esparru batzuetakoekin konplizitateak eta aliantzak sortuz» betiere.

Asmo hori ez da urrutira begirako xedea, gaur-gaurko lan ildoa baizik, azken urteetan egindako urratsetan oinarritua. Ekainean aurkeztu zuten 'Batuz aldatu- Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala' ekimena –xede duena «euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea»– da horren adibiderik berri eta behinena, euskalgintzako eta euskalgintzaz haragoko esparru askotako 113 eragileren babesa baitu.

'Batuz aldatu'

«Beste eremu batzuetan elkarrekin nekez ikusiko genituzkeen eragileak euskararen inguruan elkartu dira»

«Beste eremu batzuetan elkarrekin nekez ikusiko genituzkeen eragileak euskararen inguruan elkartu ditu Kontseiluak», dio Idurre Eskisabelek, azpimarratuz «zutoin oso oinarrizko baina oso inportanteren gainean» gorpuztu eta eraiki dela aniztasunetik elkarrekin jarduteko konpromisoa. Lehena da «euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa, herritar guztientzat irisgarri izan dadila euskaraz jabetzea. Hori aurrerapauso ikaragarria izango litzateke». Beste zutoin bat da «euskaldunontzako eremu erosoak sortzea, bizitza bizigarriak izan ditzagun bermatzea eta, azken buruan, lortzea eremu guztiak izan daitezen eroso euskaldunontzat. Oso oinarrizkoak ematen dute, baina adostasunez gauzatuko balira itsaso zabal hori oso leuna izango litzateke».

Urgentziazko auziak

Euskararen itsasoan, baina, maiz nahasten dira urak; epaileen eskutik, esaterako. «Botere judizialeren aldetik datorren oldarraldiari» aurre egitea da, hortaz, urgentziazko egitekoetako bat. Duen eragin zehatzagatik zein «onartutako araudiak eta kontsentsuak, herri borondatearen isla den Legebiltzarrak araututako legedia hankaz gora» jartzen ari delako.

Publicidad

«Erantzutea politikarien eta agintarien egitekoa da, baina ez dago gaizki ikustea egungo ingenieritza legal, politiko eta instituzionalak zein zaurgarri egiten gaituen», dio Kontseiluko idazkari nagusiak. Auzitan jarria izan den EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko bidean, esaterako, Kontseiluak gehiengo sindikalarekin, ELA eta LABekin, adostu du 15 urtean sektore publikoa euskalduntzeko proposamena. «Agintariek badute kontsentsu horretaz baliatzea administrazio publikoko dekretu berria egitean ausart jokatzeko».

Euskal Herri osoko erakundea izanik, Nafarroan, non erabateko ofizialtasuna aldarrikatzeko kanpaina jarri berri duen abian, zein Ipar Euskal Herrian fronte asko ditu zabalik Kontseiluak, baina EAEri dagokio esku artean duen beste «urgentziazko auzi» bat: Hezkuntza Lege berria.

Publicidad

«Hor ere hizkuntzaren aldetik eta Kontseiluaren bidetik etorri da adostasun zabala. Ez da gutxi, ikusita beste gai batzuetan nola dagoen giroa». 'Batuz aldatu'-ren bidetik, askoren artean adostutako proposamenak bi ardatz nagusi ditu: «Ikusirik orain arte emaitza onak izan dituen bakarra D eredua izan dela, eredu orokortu bakarra da neska eta mutiko guztiei euskararen jabe egiteko eskubidea bermatuko diena». Edonola ere, «hizkuntzaz jabetzea de denez bakarrik corpus linguistikoaz jabetzea, gure proposamenean jasotzea da euskal kulturaren transmisioa curriculumean bermatzeko beharra».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad