Borrar

Emakunde Sarira hautagaiak aurkezteko epea irailaren 15era arte ireki da

Aitortzaren bidez, jendaurrean nabarmendu eta aitortu nahi da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lana

Ostirala, 28 uztaila 2023, 12:20

Comenta

Emakunde Sarira hautagaiak aurkezteko epea ireki da irailaren 15era arte. Sariaren bidez, jendaurrean nabarmendu eta aitortu nahi da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lana, eta gailendu diren pertsona fisiko edo juridikoen -publiko nahiz pribatuen- jarduna, Emakundetik jakinarazi dutenez.

Gainera, azpimarratu nahi da Euskal Herrian emakumeen lana eta ahalduntzea aitortzeari dagokionez alderdi esanguratsuak hobetzeko ekintza, lan edo proiektuak egin dituzten pertsonak, edo beren jardunarekin, emakumearen zeregina aintzat hartzen eta duintzen lagundu dutenak edo sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzen nabarmendu direnak.

Beste alde batetik, sariaren diru kopuru gordina 14.400 eurokoa da. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan: hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea; emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia, eta jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

Iaz, 2022an, On-giz elkarteak eskuratu zuen Emakunde Saria, lehen aldiz 1990 urtean banatu zena komunikazio zerbitzuetako profesionalen lana ikusarazteko helburuaz. 1995ean publizitatearen alorra gehitu zen eta 1997an hezkuntza eta kirolen alorrak ere. Egungo sariketa sistema 2006an ezarri zen eta, ordutik, pertsona edo erakunde bakarra sarituz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakunde Sarira hautagaiak aurkezteko epea irailaren 15era arte ireki da

Emakunde Sarira hautagaiak aurkezteko epea irailaren 15era arte ireki da