Borrar
Euskadiko 18 ikastolen hartuko dute parte ekimenean. Ikastolen Elkartea
Txikipedia

Emakumezkoen biografiak, bereziki kirolarienak, osatzeko ekimena

Ikastolen Elkarteko 18 ikastetxek hartuko dute parte ekimenean eta emaitzak martxoaren 8an jakinaraziko dira

J. Agirre

Lunes, 17 de enero 2022, 13:03

Bigarren urtez jarraian, Ikastolen elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak Txikipedia edukiz elikatuko dute 'NIK, ZUK, GUK… 300 bai?' erronkaren bitartez «euskarak eta euskal kulturak sarean duen presentzia areagotzeko» eta parte-hartzaileen artean «konpetentzia digitalaren garapena» sustatzeko.

2022ko helburu nagusia emakumezkoen biografiak, bereziki kirolarienak, osatzea da informazioaren aroa den honetan informazio hori euskaraz eskura egon dadin. «Informazioa aurkitzeko zailtasunak agerian geratzen dira, eta ondorioz, gure hizkuntza minorizatuak sarean duen egoera ere bai», zehaztu dute antolatzaileek.

Ildo horretan, gazteen ohituretara hurbiltzeko saiakera egingo da 'Nik, zuk, guk…300 bai?' erronkarekin eta hauek egoeraren kontzientzia hartzea ere. Biografiak sortzeko bidean ikasleek txantiloiak eta ereduak izango dituzte eta testuak idazte euren ardura izango da. Azkenik, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna baliatuz egitasmoaren behin behineko emaitzak komunikatuko dira.

Guztira 18 izango dira ikastetxeak, zehazki: Abusu (Bilbo), Aita Larramendi (Andoain), Ander Deuna (Sopela), Andra Mari (Zornotza), Armentia (Gasteiz), Assa (Labarka), Asti Leku (Portugalete), Betiko (Leioa), Elgoibar Ikastola (Elgoibar), Kirikiño (Bilbo), Laskorain (Tolosa), Lautada (Agurain), Lizarra ikastola (Lizarra), Orio (Orio), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Nikolas (Algorta), Txintxirri (Elorrio), Uzturpe (Ibarra), Xalbador Kolegioa (Kanbo) eta Zurriola (Donostia).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumezkoen biografiak, bereziki kirolarienak, osatzeko ekimena

Txikipedia: Emakumezkoen biografiak, bereziki kirolarienak, osatzeko ekimena