20 urte euskarazko edukiak sortzen
Lehen artikulua, 'Lurra' 2001eko abenduaren 6an argitaratu zen eta egun 384.000 testuko langa gainditu da
Euskarazko Wikipediak 20 urte bete ditu abenduaren 6an eta egun hain berezia osatzeko Twitter sare sozialeko @euwikipedia kontuan erabiltzaileekin ospatu nahi izan dute.
Twitter sare sozialean jakinarazi duten bezala, Dr. Polilla wikilariak sortu zuen euskarazko lehen artikulua 2001eko abenduaren 6an, 'Lurra' izenekoa, eta egun gutxi beranduago 'Astronomia' artikulua argitaratu zen. Ordutik poliki-poliki edukiak sortzen joan da komunitatean, baita erabiltzaileen interesekoak ziren gaiekin eztabaida proposamenak jasotzen, eta hazkuntza fasea ez da geratu.
Sare sozialeko harian zehaztu duten bezala, 2006ko urtarrilaren 28an erdietsi zituzten euskarazko 5.000 artikuluak, 10.000ko zifra maiatzaren 28an lortu zen eta urtea amaitu aurretik, azaroaren 15ean, iritsi ziren 15.000 testura. Hau da, 12 hilabete baino gutxiagoan hirukoiztu ziren online entziklopedian euskaraz zeuden piezak.
Hizkuntzen zerrendan 33. lekuan
Egun ia 400.000 artikulu daude euskal wikipedian, hizkuntzen zerrendan 33. lekuan malaysieraren eta errumanieraren artean. Tarte honetan berrikuntza mordoa egin ditu eragileak, beste askoren artean 8 eta 12 urte bitarteko haurrei bideratutako edukiak jasotzen dituen Txikipedia, jada 3.800 artikulu dituena.
Txantiloi automatikoak gehituta eta artikuluen egiturazko kalitatea automatikoki neurtzeko ORES sistema erabilita Euskarazko Wikipedia aitzindaria izan da. Ildo horretan, eskualdeka jardunaldiak antolatu dira biztanleek Wikipedia editatzen ikas zezaten eta edukiak sor ditzaten.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.