Las diez noticias clave de la jornada

Heziberri 2020 planak Lomceri men egiten diola leporatu dio ELAk Eusko Jaurlaritzari

Curriculum dekretuak bertan behera uztea edo errotik aldatzea eskatu die sindikatuak lehendakariari eta Hezkuntza sailburuari

Joseba Zubialde

Lunes, 24 de noviembre 2014, 15:52

Eusko Jaurlaritzak urriaren 27an aurkeztutako Heziberri 2020 curriculum dekretuaren zirriborroa ez du begi onez ikusi ELAk. Honen bitartez Lomceri men egiten diola leporatu dio sindikatuak Urkulluren gobernuari eta Wert ministroaren hezkuntza erreforma gure ikastetxeetan Heziberri 2020ren baitan ezarriko dela salatu du.

Publicidad

Era berean, ELAk Heziberri 2020k Lomcek aurreikusten dituen errebalidak eta hezkuntza erreforman ezartzen diren ebaluazio irizpideak bere egiten dituela salatzeaz gain, euskal hezkuntza sitemaren curriculumaren eta pedagogiaren eta edukien gaineko erabateko kontrola espaniar Estatuaren esku uzten duela ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzaren zirriborroa aztertu eta gero.

Ildo horretatik jarraiki, ikasle segregazioa ere onartu egin duela leporatzen dio Eusko Jaurlaritzari, DBHko 4. mailako ikasleak Batxillergora edo Lanbide Heziketara bideratuko direlako eta sindikatuaren iritziz horrek garapen pertsonala, heziketa intetgrala eta berdintasuna mugatzen ditu, lehen eta bigarren mailako ikasleak sortzeko arriskua areagotuz.

Heziberri 2020 proposamenean ikasleen hezkuntza ibilbidea eta irakasle-taldeak egonkortzeko bermeaz ere hitz egin du ELAk astelehen honetan Bilbon eman duen prentsaurrekoan. Bere aburuz, hori bermatzeko neurriak ez dira inola ere ez zehazten, ezta ere ikastetxeek beharrezko baliabide ekonomiko eta materialak izan eta kudeatzea bermatuko luketen neurririk ere.

Gauzak horrela, proposatutako zirriborroak onartezinak direla adierazi du ELAk, Lomcek ezartzen dituen eraso eta kontrol neurriei aurre ez egiteaz gain bere egiten baitituzte. Horrela, Jaurlaritzari eta Hezkuntza sailburuari Heziberri 2020ren dekretuak erretiratu ditzatela eskatu die edo goitik behera aldatzea Lomceri modu eraginkorrean aurre egiteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad