Las diez noticias clave de la jornada

Gazteek euskara batua eskolarekin lotzen dute eta euskalkietara edo gaztelerara jotzen dute eskolaz kanpo

Euskarak kalera ateratzeko dituen zailtasunak eta oztopoak hizpide izan dira EHUn

Joseba Zubialde

Jueves, 20 de noviembre 2014, 16:41

Euskarak eskolatik kalera ateratzeko dituen zailtasunak eta oztopoak izan dira hizpide ostegun honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, Donostian, burutu den jardunaldian. Bertan, pedagogian doktorea den Garbiñe Bereziartuak gai honen inguruan egin duen tesiaren emaitzak plazaratu ditu. Nerabeak elkarrizketatu ditu bere tesirako eta horren arabera, gazteek euskara batua eskolako ingurune formalarekin eta derrigortasunarekin erlazionatzen dutela ondorioztatu du. Horregatik, geletatik kanpo, lagunartean eta sare sozialetan, tokian tokiko euskalkia, eta hau ezean gaztelera, erabiltzen dituztela adierazi du.

Publicidad

Era berean, gaztearen inguruneak bere gain eragina duela azpimarratu du. Hala, bere inguruan euskaraz hitz egitea 'guai' dela ikusten badu, ziurrenik euskaraz gauzatuko ditu bere gizarte sareak. Hedabideei dagokionez, berriz, telebista da nerabeengan eragin gehien duena, baina, batez ere, mota bateko saioak eskaintzen dituzten kateak, hala nola, 'Mujeres y Hombres y viceversa' aipatu du. Gazte askoren iritziz ETB1 ez da erakargarria.

Jardunaldian Imanol Epelde euskara irakasleak ere parte hartu du, eta gazteei euskaraz bideratzen zaizkien produktuak eraldatzearen alde azaldu da, erakargarriak izan daitezen eta XXI. mendera egokituak. Garai digitalean pentsatu behar dugu, azpimarratu du. Bestalde, euskarak aurrean duen erronka nabarmenena, bere iritziz, sinestea da. "Hamar herritarretatik zortzi euskaldunak baldin badira horren baitan jokatu beharko dugu. Honetaz gain, euskararen zuzentasun ortodoxia alde batera uztearen aldekoa agertu da eta, era berean, Youtube bezalako sorkuntza erramintak erabili behar direla nabarmendu du, hori baita gazteek ikusten duten telebista.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad